Almen60: Ospakizuna elkarrekin eraikitzen!

Hurrengo bileran itxarongo zaitugu jaiegun handia antolatzeko. Taldeetan banatuko gara (jan-edanak, kirolak, jolasak, bisita…) bakoitzak gehien gustatzen zaion horretan lagundu dezan. Aurrekoan egon bazinen zein lehenengo aldia baduzu, ongi etorria izango zara! 🙌 🎥 Ez galdu sarreran sortzen ari garen argazki erakusketaren bideo hau:  Hutsuneak daude, ikusten duzuen bezala. Ea horiek ere osatzen ditugun denon…

Read More

Lurra esnatuz, udaberriari deika Santa Ageda bezperan

Otsaila iristearekin batera, negua uxatu eta udaberriari deia egiten diogu. Pasa den asteazkenean, Santa Ageda bezperan, gure ikasleak Arrasate eta Aretxabaletako kaleetan zehar ibili ziren koplak abesten. Euskal tradizio zaharra jarraituz, lurra esnatu dugu gure makilen kolpeez, udaberriari bidea egiteko eta gure arbasoen ohitura zaharrak herriko txoko guztietan bizi-berritzeko. Gure sustraiak kantu artean sendotuz. Jarraian,…

Read More

Ekintzailetzaren eta talentuaren inguruko Ikasenpresa 2026 azokan GIKAI heziketa ziklokoak 

Pasa den otsailaren 5ean, Eibarrek Ikasenpresa Azoka 2026 hartu zuen, aurreko edizioetako parte-hartze datuak bikoiztuz: 3.000 ikasle inguru eta 622 proiektu ekintzaile bildu ziren, EAEko Lanbide Heziketako 61 ikastetxeren ordezkaritzarekin. Gure Ikastolatik GIKAI (Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza) goi mailako heziketa ziklolo 2.mailako ikasleak egon ziren bertan, Enpresa irakasgaiko irakasle den Gaizka Erañarekin. Ikasenpresa…

Read More

DBH 1.mailako ikasleek “Hala Bazan eta Ez Bazan” PROIa landu dute

DBH 1.mailako ikasleak buru-belarri aritu dira “Hala Bazan eta ez Bazan” proiektuan lanean. Proiektuan zehar, “Nola aldatuko litzateke gure errealitatea, historiako gertaera konkretu bat gertatu izan ez balitz?” galdera gidaria erantzuten saiatu dira.  Lanketa egin ostean, PROIari amaiera emateko, Arimazubiko 6.mailako ikasleak gonbidatu dituzte euren lanak aurkezteko. Historia izan da aurkezpenetako gai nagusia, eta talde…

Read More

Haurrentzako masaje tailerra izan genuen Santa Teresan

Pasa den larunbatean, hilak 7, 0-1 urte bitarteko haurren familiei zuzendutako haur masaje tailerra izan genuen Musakola auzoko Santa Teresa gunean. Hamabi familia bertaratu ziren gunera. Tailer honetan, haurra jaio eta bi astetatik aurrera almendra olioa erabiliz eman daitezkeen masajeak erakutsi ziren. Horretarako, hanken masajea eta kolikoak lasaitzeko ariketa ezberdinak landu ziren familiekin. Familiak zein…

Read More

Txapel Txinen bisita

Joan zen astean Txapel Txinen bisita izan genuen Almenen eta Basabeazpin. Ihauteriak gertu daudela eta urteroko bisita izan genuen eta ihauteriei hasiera emateko modu ezinhobea izan genuen. Txapel Txinekin dantza egiteko aukera izan zuten ikasleek eta oso pozik aritu ziren.  Larunbatean Atxabaltan egongo zela ere esan zien Txapel Txinek ikasleei, eta egitaraua partekatzeko aukera izan…

Read More

Etnografia tailerra Gaztelupen: Memoria historikoa ikasgelara

Gaztelupeko DBH4ko ikasleek memoria historikoari buruzko ikerketa egin dute aurten ere, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzaz. Etnografia tailer honen bidez, Gerra Zibilean errepresaliatutako pertsonen testigantzak eta dokumentu historikoak aztertu dituzte, giza eskubideen urraketak identifikatzeko.Ikerketan, ikasleek metodo etnografikoa erabili dute iturri zuzenekin lan egiteko: senideen elkarrizketen artxiboko dokumentuak arakatu dituzte besteak beste. Lan honi esker, errepresio politikoa,…

Read More

Kinttuen bisita jaso dugu Basabeazpi, Jose Arana eta Almen guneetan

Urtero bezala, aurten ere etorri dira bai Atxabaltako eta bai Eskoitzako kinttuak, Santa Ageda kantuan Basabeazpi, Jose Arana eta Almenera. Dotore jardun dute guztiek ere kantu eta dantzan. Pozgarria izaten da bai ikasle eta bai irakasleendako beraiek ikustea. Guneko gazteenek bereziki gozatzen dute, eta “aufa eta aufa” aritzen dira banakoa dantzatzen dutenean. Ikasle-ohiak ikusteko elkargunea…

Read More

DBH3koen Aukeragune azoka, Almen eta Gaztelupen

Azken asteetan, Almeneko eta Gaztelupeko DBH 3. mailako gelak topagune berezi bihurtu ziren “Aukera berriak” proiektuari (PROI) amaiera borobila emateko. Ikasleek Aukeragune feria antolatu zuten euren gurasoentzat, azken asteotan egindako hausnarketa sakonak eta ikasitako guztia bertatik bertara partekatzeko asmoz. Proiektuaren muinean galdera gidari bat egon da: “Nola ikusarazi gure ingurukoei etorkizuna gaurtik eraikitzen dela?”. Galdera…

Read More

Haur masaje tailerra egingo dugu zapatuan, otsailaren 7an, Santa Teresa gunean

0-1 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako haur masaje tailerra egingo dugu otsailaren 7an, zapatua, goizeko 11:00etan Arrasateko Musakola auzoko Santa Teresa gunean. Masaje hau haurra jaio eta bi astetatik aurrera eman daiteke, eta almendra olioa erabiliz hanken masajea eta kolikoak lasaitzeko ariketak egingo ditugu bertan. Saioan haurra prest dagoen behatuko dugu lehendabizi eta horretarako bere…

Read More