Ekintzailetzaren eta talentuaren inguruko Ikasenpresa 2026 azokan GIKAI heziketa ziklokoak 

Pasa den otsailaren 5ean, Eibarrek Ikasenpresa Azoka 2026 hartu zuen, aurreko edizioetako parte-hartze datuak bikoiztuz: 3.000 ikasle inguru eta 622 proiektu ekintzaile bildu ziren, EAEko Lanbide Heziketako 61 ikastetxeren ordezkaritzarekin. Gure Ikastolatik GIKAI (Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza) goi mailako heziketa ziklolo 2.mailako ikasleak egon ziren bertan, Enpresa irakasgaiko irakasle den Gaizka Erañarekin.

Ikasenpresa programaren bidez, ikasleek enpresa-munduaren simulazio erreal bat bizi dute, talde-lana eta berrikuntza bezalako gaitasunak landuz. Esperientzia honek, ezagutza praktikoa eskaintzeaz gain, gure ikasleen prestakuntza profesionala sendotzen du.