LH4ko ikasleak LH1ekoei laguntzen

Aurreko astean LH1eko ikasleek ikasle nagusien laguntza izan zuten eta asko eskertu zuten. Izan ere, matematikako aplikazioa erabiltzen hasteko eta ordenagailuekin lehenengo kontaktu hori izateko LH4ko ikasleen laguntza izan zuten.

Pazientzia askorekin eta laguntzeko jarrera onarekin egon ziren nagusiak eta beraientzako ere oso aberasgarria izan zen, lankidetzan eta elkarlanean oinarritutako saioa izan zelako eta adin nahasketek duten onurez baliatu zirelako.

Hurrengoan ere etorriko dira beste ekintza batzuetan laguntzera, ipuintxo bat irakurtzera edota beharra dagoen horretan beraien aletxoa jartzera.

Eskerrik asko eta hurrengo arte!

WhatsApp Image 2026-01-23 at 19.31.49 (3)