DBH34-Almeneko Bazarako ikasleen ekimena: mokadu-solasaldia antolatzea bazkalorduan
Aste honetan, ikasleek antolatutako ekintza interesgarria bat izan dugu DBH34ko eremuetan. Berau antolatzeko ikasleak euskal kulturaren inguruko pertsona esanguratsuekin kontaktuan jarri eta Irati Aizpuru euskarazko eduki sortzailearen baiezkoa jaso zuten, gure gunera etorri eta ikasleekin saioa egiteko. Bazkalordua hartu dute horretarako. Lehenengo mokadua jan dute Bazarako ikasleek Iratirekin batera, eta gero tarte luze baten jardun dute bere esperientzia ezagutzen eta euskararen egoera aztertzen, batez ere sare sozialetan.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Iratiri lerro hauen bitartez, bere prestutasunagatik.
Hemen saioaren inguruko irudiak:
