Leintz Eskola Kirolak “jendearen babesarekin” hasi du ikasturte berria

Leintz Eskola Kirolak hasi du ikasturte berria. Atzo egin zuten urtea behar den moduan hasteko jaia, eta ikastetxe guztietako neska-mutikoak gonbidatu zituzten, eskola kirolean izena emanda egon ala ez. Eskola Kirolak derrigorrezkoa izateari utzi dion honetan, 700 neska-mutikoekin hasiko dute ikasturtea; antolatzaileek jendearen babesa nabarmendu dute. Ekitaldian Arrasateko Udaleko ordezkariak, kirol teknikariak, Athlon-eko ordezkariak eta…

Read More

Hezkuntza Ez Formala topera martxan!

Kaixo berriro lagunak! Ikasturte hasierarekin batera, guk ere, hasiera eman diegu gure ekintza guztiei. Irailean zehar izen-emateak egin ziren eta pasa den astean ekintzei hasiera eman genien. Hala ere, Arizmendi Ikastolako webgunean aurkituko duzue gure eskaintza osoaren katalogoa, beraz, ekintzaren batera izena eman nahi izanez gero jarri Hezkuntza Ez-Formaleko arduradunekin harremanetan! Aurtengo ikasturtean, hurrengo ekintzak…

Read More

LEK: 25/26 ikasturteko ordutegiak

Eskola kirola ez da kirol jarduera hutsa: elkarbizitza, talde-lana, emozioen autorregulazioa, errespetua eta joko garbia eta ohitura osasungarriak sustatzeko aukera paregabea da, beste zenbait onuren artean. Horregatik, ikastetxeko zuzendari, irakasle eta guraso elkartetik gogoz gomendatzen diegu ikasleei eta familiei eskola kirolean parte hartzera. Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta parte-hartzeagatik! KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI! ORDUTEGIAK IKUSTEKO EGIN KLIK 

Read More

3X3 saskibaloi txapelketako izen-ematea zabalik

Aurten LEK-ek Ointxe saskibaloi elkartearekin elkarlanean antolatzen duen 3×3 saskibaloi txapelketaren 26. edizioa ospatuko du maiatzaren 10ean, eta izena emateko azken eguna apirilak 11 izango da. Urtero bezala, izen emateak ikastetxean bertan egingo dituzte ikasleek irakasleekin batera. Jakin hasita gaudela ekaineko sustapen jarduerak antolatzen eta oporren ondoren emango dizuegu ekintza hauen berri. Zuen seme-alabek eskola…

Read More

Larunbatean atletismo inklusiboko topaketa ospatu genuen!

Martxoaren 22an atletismo inklusiboko topaketa ospatu genuen Mojategiko atletismoko pistan, Arrasate Atletiko Taldearekin lankidetzan. LHko 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek eta LEKE kirol egokituko taldeak parte hartu zuten atletismoa inklusioan egitea helburu zuen jarduera honetan. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, jarduera oso ondo atera zen eta parte-hartzaileek goiz atsegina pasa zuten. Larunbat honetan,…

Read More

Inauteriak direla eta LEK-ek atsedena hartuko du asteburu honetan!

Pasa den asteburuan Borroka jolasak eta arte martzialen topaketak izan genituen. Alde batetik Aretxabaletan JUDO DESOREKA elkartearekin batera eta bestetik Arrasaten JUDO ARRASATE elkartearekin batera goiz atsegina pasatu zuten bertaratutako ikasleek. Hemen ikusi dezakezue ekintzako bideoak: JUDO DESOREKA eta JUDO ARRASATE. LH 3-4. mailako ikasleak saskibaloiarekin hasi ziren aurreko astean eta 3 astez landuko dute.…

Read More

Leintz Eskola Kirolean atsedena izango dugu datorren larunbatean

Urtarrila topera hasi du Leintz Eskola kirolak. Urtarrilaren 18an izotz pistara irteera egin genuen 427 ikaslerekin, eta aurreko larunbatean, ikasle guztiek izan zuten ekintza eta guztira 213 aritu ziren jolasean! Hurrengo bi asteetan errugbia landuko dute ikasleek eta otsailaren 8an topaketa ospatuko dugu Mojategiko errugbi zelaian. Hemen daukazue aurreko zapatuan joan ginen izotz pistako ekintzaren…

Read More

Heldu dira LEK-eko kamisetak!

Berri pozgarri batekin gatoz, heldu dira LEK-eko kamisetak! Aurten LEK-en parte hartzen ari diren ikasle guztiek jasoko dute kamiseta eta hurrengo asteko saioetan banatzen hasiko gara. Bestalde, jakin asteburu honetan bueltan datozela LEK-eko asteburuetako ekintzak. LH 3-6. mailako ikasleek beisboleko topaketa izango dute Musakola kiroldegiko frontoietan. Izen-ematea zabalik dago eta alexia bitartez apuntatzeko aukera daukazue…

Read More

Igerilekuko jarduerak eta eskubaloi txapelketa egingo ditugu zapatuan!

Asteburu honetan, azaroaren 16an, bi ekintza burutuko ditugu. Alde batetik, LH 3-4. mailako ikasleak igerilekuko jardueretan murgilduko dira Aretxabaletako Ibarra kiroldegian eta izen ematea azaroaren 13rarte dago zabalik, hemen daukazue izean emateko bete beharreko formulategia. Bestetik, LH 5-6. mailako ikasleek eskubaloi txapelketa jokatuko dute Arrasateko musakola kiroldegian. Arrasate eskubaloi elkarteko kideak LEK-eko saioetan eskubaloia irakasten…

Read More

“12 ikastetxe 12 tontor” egitasmoaren 5.edizioa

Mendi berrien konkistan, bagoaz probintzietan barrena! Ukaezina da, etxeko mendiek xarma propioa dutela: izugarriak, ezagunak, lagunartekoak eta atseginak izan ohi dira guretzat, baina Euskal Herrian badira hainbat txoko ezkutu, hainbat bizipen eta aukera berri. Hainbeste bide-xidor ditugu oraindik ezagutzeko…  Euskadiko lurra mapa batean behatzen badugu, eremu txiki baina aberatsaren potentzial naturala mugagabea dela konturatzen gara.…

Read More