LEK
Giro paregabea eta parte-hartze handia Leintz Eskola Kirolaren festan
Pasa den ostiralean, urriaren 9an, Leintz Eskola Kiroleko hasierako jaialdia ospatu genuen bigarren aldiz Aretxabaletan. Ikasle eta familia asko hurbildu ziren eta jendearen babesarekin jai arrakastatsu eta polita izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu zire ikasle eta familiei. Hasierako jaiko bideoa ikusteko egin KLIK! Astean zeharreko saioekin jarraitzen dugu eta urriaren 24an asteburuetako ekintzekin…
Read MoreHezkuntza ez-formala martxan berriro!
Kaixo familia! Urriarekin batera aurten ere, hasiera eman diegu gure ekintza guztiei. Ekintza batzuekin pasadan astean hasi ginen eta beste batzuekin aldiz aste honetan hasiko gara. Hala ere, gogoratu Arizmendi Ikastolako webgunean gure eskaintza osoa aurkituko duzuela. Beraz, ekintzaren batean izena emateko jarri harremanetan Hezkuntza Ez Formaleko arduradunekin. Aurtengo ikasturtean hurrengo ekintzak jarri ditugu martxan:…
Read MoreGiro bikaina eta kirola nagusi Leintz Eskola Kirolaren ikasturte amaierako jaian!
Pasa den zapatuan, maiatzaren 30ean, amaiera borobila eman genion ikasturteari Aretxabaletan ospatutako Leintz Eskola Kirolaren azken jaiarekin. Gure ikasle, familia eta begiraleek goiz gogoangarria pasatu zuten elkarrekin! Festa handi honetarako, hiru gune ezberdin prestatu genituen herrian zehar, eta adin guztietako haurrentzako jolas eta jarduera ugari egin genituen goizean zehar. Kirola, talde-lana eta, batez ere, irribarreak…
Read MoreElkarteen Eguna Aretxabaletan!
Larunbat honetan Elkarteen Eguna ospatuko da Aretxabaletan, eta LEINTZ ESKOLA KIROLA ere bertan egongo da jolas eta ekintza ezberdinekin! LH 1. mailatik 6. mailara arteko ikasle guztiak zaudete gonbidatuta gurekin ondo pasatzera. Hona hemen xehetasun garrantzitsuak: Ohar garrantzitsua: LH 1, 2 eta 3. mailako ikasleak ezingo dira bertan bakarrik geratu (heldu baten ardurapean egon beharko dute). Mugimendu handiko jolas-gunea izango…
Read MoreBADATOR 3X3 SASKIBALOI TXAPELKETA!
Badator ikasturte honetako data esanguratsu bat. Izan ere, larunbat honetan 3×3 saskibaloi txapelketaren 27. edizioa ospatuko dugu Jose Maria Arizmendiarrieta plazan 10:00etatik aurrera. Goizean benjamin eta alebinak hartuko dute parte eta arratsaldean infantilen txanda izango da. Giro paregabea egoten da eta txapelketara gerturatzera animatzen zaituztegu! Ikasturteko azken txanpan gaude eta maiatzean hainbat ekintza izango ditugunez,…
Read MoreAtletismo inklusiboko topaketa izango dugu larunbatean!
Larunbat honetan, kirola eta inklusioa uztartuko dituen goiz paregabea izango dugu Arrasaten. LH 3. mailatik 6. mailara arteko ikasleak eta LEKE kirol egokituko taldeko kideak elkarrekin arituko dira Mojategiko pistetan. Urtero bezala, ekintza hau inklusioan oinarritzen da: gure ikasle guztiek elkarrekin parte hartuko dute, kirolak batzen gaituela erakutsiz. Eguna: Otsailaren 28a, larunbata. Ordutegia: Goizez (izen-emate kopuruaren…
Read MoreLeintz Eskola Kiroleko ekintzak bueltan dira
Gabonetako etenaldia eta gero zapatu honetan jolas heziko topaketa izango dugu Arrasateko Musakolako kiroldegian (10:00-11:30). Bestalde, Eskoriatzako frontoian LH 3-6 mailako ikasleek pilota topaketa izango dute (10:00-11:30). Topaketan izena emateko azken eguna osteguna izango da eta informazio guztia koordinatzaileek helaraziko dute. Izotz pistako izen ematea gaurtik urtarrilaren 12tik 19ra izango da eta idazkaritzatik informazioa jasoko…
Read MoreKosner Baskonia-ren partidua ikustera joango gara abenduaren 17an!
Datorren abenduaren 17an, urtero bezala, Kosner Baskoniaren partidua ikustera joango gara. Euroligako partidua izango da eta aurkaria Monako taldea. Izen-emateak abenduaren 3an zabalduko dira eta apuntatzeko azken eguna abenduaren 10a izango da. Ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileek bidaliko diete gurasoei izena emateko informazio guztia. Edozein zalantza izanez gero, beraiekin jarri zaitezkete harremanetan. Aurten, prezio ezberdina izango da…
Read MoreLeintz Eskola Kirolak “jendearen babesarekin” hasi du ikasturte berria
Leintz Eskola Kirolak hasi du ikasturte berria. Atzo egin zuten urtea behar den moduan hasteko jaia, eta ikastetxe guztietako neska-mutikoak gonbidatu zituzten, eskola kirolean izena emanda egon ala ez. Eskola Kirolak derrigorrezkoa izateari utzi dion honetan, 700 neska-mutikoekin hasiko dute ikasturtea; antolatzaileek jendearen babesa nabarmendu dute. Ekitaldian Arrasateko Udaleko ordezkariak, kirol teknikariak, Athlon-eko ordezkariak eta…
Read MoreHezkuntza Ez Formala topera martxan!
Kaixo berriro lagunak! Ikasturte hasierarekin batera, guk ere, hasiera eman diegu gure ekintza guztiei. Irailean zehar izen-emateak egin ziren eta pasa den astean ekintzei hasiera eman genien. Hala ere, Arizmendi Ikastolako webgunean aurkituko duzue gure eskaintza osoaren katalogoa, beraz, ekintzaren batera izena eman nahi izanez gero jarri Hezkuntza Ez-Formaleko arduradunekin harremanetan! Aurtengo ikasturtean, hurrengo ekintzak…
Read More