Leintz Eskola Kiroleko ekintzak bueltan dira
Gabonetako etenaldia eta gero zapatu honetan jolas heziko topaketa izango dugu Arrasateko Musakolako kiroldegian (10:00-11:30). Bestalde, Eskoriatzako frontoian LH 3-6 mailako ikasleek pilota topaketa izango dute (10:00-11:30). Topaketan izena emateko azken eguna osteguna izango da eta informazio guztia koordinatzaileek helaraziko dute.
Izotz pistako izen ematea gaurtik urtarrilaren 12tik 19ra izango da eta idazkaritzatik informazioa jasoko duzue. Adi egon! Ekintza urtarrilaren 24an izango da eta txandak goizez edo arratsaldez antolatuko dira!
Animatu eta parte hartu!


