“12 ikastetxe 12 tontor” egitasmoaren 5.edizioa
Mendi berrien konkistan, bagoaz probintzietan barrena!
Ukaezina da, etxeko mendiek xarma propioa dutela: izugarriak, ezagunak, lagunartekoak eta atseginak izan ohi dira guretzat, baina Euskal Herrian badira hainbat txoko ezkutu, hainbat bizipen eta aukera berri. Hainbeste bide-xidor ditugu oraindik ezagutzeko…
Euskadiko lurra mapa batean behatzen badugu, eremu txiki baina aberatsaren potentzial naturala mugagabea dela konturatzen gara. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiak badute zer esanik munduan, mendizaletasunaren aintzindariak izan ditugu beraietan barna, haien iturri berdinenatik edaten jarraitu dugu, poliki-poliki bidea egiten.
Bitxia da, mendi berrietara joaten garenean, ez dugu jakiten zer aurkituko dugun tontorrean: postontzia, gurutzea, Argitxo iratxoa, perretxikoa, harri-multzoa.., izan ere, bere baitan mendiek hainbat sekretu gordetzen dituzte.
Mendi berriak igotzeko dei irekia da aurtengo “12 tontor, 12 ikastetxe”-ko proposamena. Gipuzkoako mendiak bai, baina Araba eta Bizkaiko eskualdetan zehar ere mugitzera animatzen zaituztegu, izan ere, ez ahal da ba polita mendi zein eskualde bakoitzak gordetzen dituen sekretuak desestaltzea?
Arauak:
- 12 tontor horietatik bat behintzat probintzia ezberdinetakoak izan behar dute, esaterako, 10 tontor Gipuzkoan egin badituzue, Bizkaiko eta Arabako bana aurkeztu beharko duzue.
- Gainera, probintzia bakoitzean, animatzen zaituztegu eskualde ezberdinetan mugitzen, esaterako:
- Gipuzkoan: Bidasoa, Urola, Deba, Goierri, Donostialdea, Tolosaldea…
- Araban: Aiara, Añana, Trebiñu, Arabar Errioxa, Lautada, Gasteizaldea, Gorbeialdea…
- Bizkaian: Durangaldea, Mungialdea, Arratia, Enkarterri, Bilboaldea, Busturialdea, Arratia-Nerbioi, Lea-Artibai…
- Aurtengo argazkietan 20 zenbakiaren forma agertu beharko da (eskuekin eginda, natur elementuekin eginda…) , LEK-eko kamiseta baduzue, derrigorra izango da eramatea eta kamiseta ez daukatenei argazkia onartuko zaie. Laister berriak izango ditugu LEK-eko partaideentzat.
- Amaitzeko, egun berdinean ezingo da tontor bat baino gehiago aurkeztu.
- Argazkiak igotzeko azken eguna maiatzaren 31a izango da.
ERRONKA AMAITZEN DUENAK DIPLOMA BAT JASOKO DU.
INFORMAZIO GEHIAGO: https://www.leintzeskolakirola.com/12ikastetxe12tontor