Sendabelarrak aztergai Xirristi Mirristi PROIaren baitan Santa Teresan

Santa Teresan 2.zikloko ikasleak Xirristi Mirristi PROI-a lantzen aritu gara, “Nola ezagutu sendabelarrak eta beraiek dituzten onurak?” galdera gidariari erantzuteko asmoz. Gure inguruan dauden sendabelarrak ezagutu eta hauen onurak zeintzuk diren jakiteko, gure gelako ikasle baten amama Arantxaren bisita jaso dugu. Arantxarekin, sendabelar ezberdinak ezagutu eta Aloe krema nola egiten den ikasi dugu. Arantxaren bisitaren…

Read More

Kulturartekotasunaren festa Santa Teresan 

Aurreko ostegunean kulturartekotasunaren festa ospatu genuen Santa Teresa gunean. Munduko hainbat txoko desberdinetatik -Marruekos, Argelia, Nikaragua, Peru, Mauritania…- etorritako ikasle eta familiak izan ziren protagonistak. Jaki desberdinak dastatzeko aukera izan genuen, Henna tailerrak ere arrakasta haundia izan zuen. Dantza eta jai giroan arratsalde bikaina pasa genuen! Jarraian irudiak

Read More

Kultur Aniztasunaren astea ospatu dugu Ikastolan

Pasa den Maiatzaren 21ean, Kultur Aniztasunaren, Elkarrizketaren eta Garapenaren Nazioarteko eguna ospatu zen. Egun honen baitan, Ikastolako gune ezberdinetan ekintza ezberdinak eraman ditugu aurrera. Arimazubin, aste guztian zehar munduko herrialde ezberdinetako jolasak egin ditugu jolas orduetan. Asteari amaiera emateko, ostiral arratsaldean Kultur Aniztasunaren jaialdia ospatu genuen astean zehar probatutako jolas ezberdinekin gozatuz; Kolonbiako “Poncheadores”, Pakistaneko…

Read More

“Asko maite zaitugu Periko” antzerkia Santa Teresan

Pasa den ostiralean Santa Teresako haur hezkuntzako haurrak  San Isidroen bueltan “Asko maite zaitugu Periko” izeneko antzerkiaren estrenaldia egin genuen familientzako. Alfonbra gorriaren gainetik pasa ziren gure protagonistak eta palomitak janez ikuskizunaz gozatu zuten.  Jarraian argazkiak 

Read More

Auzoko Jaien inguruko PROIak emandakoa Santa Teresan

Santa Teresan gunekoek auzoko jaien inguruko PROIa landu dute, San Isidro jaietan eragile aktibo izanez. Proiektu honetan auzoko jaiei begira ekintza eta lanketa ezberdinak egin dituzte, adin bakoitzeko ikasleek egin dezaketen ekarpena kontuan izanda. Horrela, ERDU, GURA zein BATU egitasmoetako ikasleak proiektu honetan murgilduta izan dira azken asteetan, auzoko jaietan egindako lanaren emaitza kaleratuz. ERDUko…

Read More

HERRIA KANTARI jaialdia egin genuen zapatuan

Zapatuan Olarte, Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Gaztelupe guneko ikasleak Arrasate erdiguneko kaleetatik abesti herrikoi eta ezagunak kantatzen ibili ziren HERRIA KANTARI ekimenaren baitan. Abestu bakarrik ez, kalejira eta dantzarako tartea ere izan zuten. Herriko plazan eman genion hasiera ekitaldiari, eta ondoren talde bakoitzak erdialdeko bi gunetan abestu zuen; Arotz plaza, Arbolapeta, Portaloia, Biteri plaza…

Read More

[BATU eta IZEN-eko familientzat] MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketaren sozializazioa

Eskerrik beroenak eman nahi dizkizugu Arizmendi Ikastolako MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketan zure laguntza emateagatik. Zure konpromisoa funtsezkoa da ikasleen arrakastarako eta baita gure hezkuntza-komunitate osasuntsua garatzeko ere. Horren baitan, zure guneko diagnostikoaren emaitzak jasotzen dituen txostena eta laburpen bideoa partekatzen dizkizugu.  Bideoa edo/eta txostena ikusi eta gero, etorkizunean egingo diren esku hartzeak aukeratu eta diseinatzeko…

Read More

Gazteluondo eta Santa Teresako LH4ko ikasleak Orion izan dira

Gazteluondo eta Santa Teresako LH4ko ikasleak ikasturte amaierako irteeran izan dira bi egunetan zehar. Guztira 74 ikasle eta 4 irakasle. Orioko Txurruka aterpetxean egin dute gabapasa, eta piraguan ibiltzeko aukera izan dute, besteak beste. Irteera honetan pasatako momentuak gogoratzeko, ateratako argazki eta bideoak biltzen dituen muntaia egin dute, jarraian ikusgai duzuena:

Read More

San Isidroen atarian, “Auzoko Jaiak” PROIan murgilduta Santa Teresan 

Maiatzarekin batera, auzoko jaiak ate joka ditugun honetan, urtero bezala gure ekarpena egin nahi izan diogu Ziorlako auzoari. Horregatik, Arizmendi Ikastolako Santa Teresa guneko egitasmo guztietako ikasleak ekoizpen bana burutzen ari gara. Auzoan hain ezaguna den astoaren inguruan, ERDUko ikasleak “Asko maite zaitugu Periko” antzerkia egiten ari dira. GURAko lehenengo eta bigarren mailako ikasleek berriz,…

Read More