Santa Teresa
Arrasateko LH 2ko ikasleek txango batekin eman diote amaiera Boga-Boga proiektuari
Apirilaren 11 eta 12an Santa Teresa eta Gazteluondoko 2.mailako ikasleak Kostaldean egon ziren, Boga-boga proiektuan egindako lanketa borobiltzeko. Proiektu honetan ikasitakoa bertatik bertara ikusteko aukera izan dute egun hauetan. Irteera Oriotik hasi zuten, herrira eraman zuten azken balearen istoria ezagutzeko. Jarraian, Pasaiako Albaola museora joan ziren eta bertan San Juan baleontzia ikusteko aukera izan zuten.…
Read MoreKORRIKA txikiarekin batera eman genien ongi etorria oporrei
Aste osoan zehar ibili ginen ikastolan KORRIKAren 23.edizioaren bueltan ekintza ezberdinetan murgilduta. Martxoaren 22 eta 23 arteko gabean KORRIKA gure bailarako herrietatik igaroko zen, eta ohitura izaten den bezala, egun berean herriko txikientzat KORRIKA TXIKIA antolatzen da eragile ezberdinen arteko elkarlanarekin. Arrasaten, Aretxabaleta zein Eskoriatzan, Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten KORRIKA…
Read MoreSanta Teresako familiek KORRIKAren aldeko bideoa egin dute
Santa Teresako hainbat familiek, KORRIkaren aldeko bideoa grabatu dute. Bideo honen grabaketan, Santa Teresa guneko komunitatea osatzen duten ikasle eta gurasoek parte hartu dute. Bideoan aurtengo lema, lekukoa eta Ikastolako jolastokian egindako murala ageri dira, besteak beste. Mila esker bideoaren grabaketan parte hartu duzuen guztioi!
Read MoreKirola proiektuaren baitan, olinpiadak egin dituzte Santa Teresan
Santa Teresa guneko txikiek “Kirola” proiektuari amaiera emateko Olinpiadak antolatu zituzten gunean. Primeran pasa zuten kirolaz gozatzen! Jarraian bideoa:
Read MoreOinez basoa ekimena: Tafallako Ikastolatik gonbidapena
Tafallako Ikastolatik gonbidapen zoragarria jaso dugu apirilaren 20an, larunbata, beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua. Oinez basoa ekimenaren bitartez Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzen dute. Hori dela eta sekulako egitaraua antolatu dute apirilaren…
Read More“Gorputza” proiektua PROIaren baitan, guneko hiru amek ekarpena egin dute Santa Teresan
Santa Teresako lehenengo mailako ikasleak “Gorputza” proiektuan murgildu dira. Lanketa honetan, Arrasateko ospitalean lan egiten duten guneko hiru ama gerturatu dira Ikastolara beraien jakintza eta esperientzia partekatzera. Gauza mordoa ikasi ditugu! Eskerrik asko bisitarengatik!
Read MoreM8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan
Martxoaren 8a egun garrantzitsua da gure Ikastolan. Komunitateko kideon eskubide berdintasunean sinisten dugulako, eta emakume guztion ahalduntzea bultzatu nahi dugulako. Egunero da martxoak 8 gure Ikastolan; ikasturte osoan zehar aldarrikatu nahi dugu egun hau, eta geletan, landu. Egun honetan, gainera, ikasle nagusienen batzorde feministak izaten dira motorrak, irakasleen batzordeekin batera. Bertan proposatu, antolatu eta aurrera…
Read MoreGurasoei zuzendutako elikadura osasuntsuaren inguruko tailerra egin dute Santa Teresakoek
Pasa den otsailaren 22an, familientzako antolatzen ditugun hezkuntza ez formaleko saioekin jarraiki, Elikadura osasuntsuaren inguruko saioa izan genuen. Tailer hauen helburua guneko hezkuntza komunitatea sendotzea eta familien arteko ezagutza eta harremanak bultzatzea da. Saio hauetan, familiak izaten dira protagonistak eta bakoitzak gai baten inguruan besteei erakusteko duena aprobetxatuz antolatzen dira tailerrak. Animatu hurrengo saioetan parte…
Read MoreArrasateko ERDUkoak txotxongiloen erakusketan izan dira
Arrasateko HHko 4 eta 5 urtekoak azken asteetan Kulturaten izan dira txotxongiloen erakusketa bat ikusten. Mota ezberdinetako harizko txotxongiloak ikusi dituzte bertan, ametsen espazioetan diharduten txotxongiloak. Erakusketa honetan txotxongiloek irudimenaren hariak askatzen dituzte eta ametsek gorputz itxura hartzen dute . Liluratuta geratu dira gure haur guztiak! OLARTE GUNEKO IRUDIAK: URIBARRI GUNEKO IRUDIAK: SANTA TERESA GUNEKO…
Read MoreBERDINDU Elkartearen eskutik “Aniztasuna : Sexu eta Genero Aberastasuna” formazioa familiei
BERDINDU Elkartearen eskutik “Aniztasuna : Sexu eta Genero Aberastasuna” izenburupean, 2 orduko formazio saioa izan da gaur , otsailak 22, Gazteluondo gunean. Formazioa, Arrasateko HHko eta LH 1- 4.mailako familiei zuzendutakoa izan da. Aniztasunean formatzen ekin diogun bidearen lehen urratsa izan da gaurkoa eta apirilean profesionalen txanda izango da. Denok elkarrekin bidea egingo dugulako!
Read More