Santa Teresa
Santa Teresako GURAkoak “3,2,1…akzioa!” PROIa lantzen ibili dira
Santa Teresan, “3,2,1…akzioa!” izeneko PROIa lantzen ari dira LH 2.zikloko ikasleak. Proiektu honen baitan, Maider Alzelai, Doke Antzerki Eskolako irakaslea gurera etorri zen. Talde kooperatiboetan film mutu bat sortu beharko dute ikasleek, eta zeregin honetan laguntzeko asmoz, gako batzuk ematera etorri zen Maider. Berarekin, gorputz adierazpenak antzezpenean duen garrantziaz hitz egiteaz gain, aktoreek pertsonaia bat…
Read MoreHaur minbiziaren nazioarteko egunarekin bat egin dugu
Otsailaren 15ean, haur minbiziaren nazioarteko eguna izan zen. Aspanogi elkartekoek “Urrezko begiztaren indarra, mundu justu baten alde” leloa erabili dute, minbizia jasaten ari diren haurrenganako elkartasuna adierazteko. Ikastolan, Aspanogi elkarteak urtero bultzatzen duen sentsibilizazio ekimenarekin bat egin dugu, eta gune ezberdinetan ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Jarraian irudiak:
Read MoreEderto ibili gara inauterietan, Herri Eskolakoekin batera!
Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten lehen aldiz hilabeteetako lanketaren emaitza izan da modu bateratuan antolatu dugun eguna, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak ospatzeko:…
Read MoreTatta eta Mutiko musikariak Santa Teresan izan ziren
Santa Teresan BATU egitasmoko ikasleek, musika talde baten sorrera nolakoa den eta abesti baten ekoizpenean eman beharreko urratsak zeintzuk diren landu zituzten. Horrekin batera, Abestien letrak idazterakoan ideiak nondik datozen eta abesti bat grabatzerako orduan kontuan izan beharreko baliabide musikalak ikertzen aritu ziren. Lanketa honen baitan, Tatta eta Mutiko musikarienbisita jaso zuten, elkarrizketa bat egiteko.…
Read MorePorrotxin Santa Teresan eta Olarten izan da
Inauteriak ospatzeko gure ikastolako guneetan ekintza ezberdinak izan ditugu. Santa Teresan eta Olarten Porrotxinen bisita izan zuten aurreko astean eta aste honetan zehar. Dantza , barre eta jolas ugari egin zuten berarekin batera. Egun bikaina benetan! Eskerrik asko Porrotxin eta zure hurrengo bisitaren zain geratzen gara! SANTA TERESAKO IRUDIAK: OLARTEKO IRUDIAK:
Read More