Guneak
Mikroinformatikako heziketa ziklokoek, Iruñeko Traperos de Emausera egin dute bisita
Mikroinformatika heziketa zikloko lehenengo mailako ikasleak Iruñeko Traperos De Emaús Navarran egon gara. Unairen eskutik Trapuketariek Berriozarren duten egoitza bisitatu dugu; izugarria da arropa, telebistak, bizikletak, etxetresna elektrikoak, jostailuak, eta beste hainbat gailu nola berrerabiltzen dituzten. Gure gizartearen kontsumismoari aurre egiteko beste eredu batzuk daudela ikasi dugu bisita honetan. Eta gainera, gure Berrerabilpen eta Prestakuntza…
Read MoreAlmeneko batxi 2koak Lanbide Heziketako Osasun Larrialdietakoekin, lehen sorospenen inguruan formatzen
Osasun larrialdietako 1.mailako ikasleek bisita egin dute Almen eta Gaztelupe guneetara. Bertan, batxilergoko 2.mailako ikasleei lehen sorospenei buruzko ikastaro txiki bat eskaini diete. Primerakoa izan da elkarlana, izan ere, osasun larrialdietako ikasleek graduan ikasitakoa praktikan jarri dute, eta batxilergoko ikasleek, berriz, istripu edo larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu behar den ikasteko aukera izan dute. …
Read MoreHaur minbiziaren nazioarteko egunarekin bat egin dugu
Otsailaren 15ean, haur minbiziaren nazioarteko eguna izan zen. Aspanogi elkartekoek “Urrezko begiztaren indarra, mundu justu baten alde” leloa erabili dute, minbizia jasaten ari diren haurrenganako elkartasuna adierazteko. Ikastolan, Aspanogi elkarteak urtero bultzatzen duen sentsibilizazio ekimenarekin bat egin dugu, eta gune ezberdinetan ekintza ezberdinak antolatu ditugu. Jarraian irudiak:
Read MoreAlmeneko LH 3koek Damasoren ortua bisitatu dute
Almeneko 3.mailakook Aretxabaletako Damasoren ortura joan ginen bisitan. Gure inguruko paisaiak ezagutu, neguko elikagaiak ikusi eta lagunartean pasatu genuen goiza. Aurrerago ortua berriz bisitatzeko gonbidapena luzatu zigun aitonak. Eskerrik asko, Damaso!
Read MoreAlmeneko LH 6koek “Nik ez!” PROIari itxiera eman diote
Nik ez! PROIari itxiera emateko, Almeneko LH 6ko ikasleak Aretxabaleta eta Eskoriatzan egon dira beraiek sortutako publizitate kartelak kaleetan zehar jartzen. Kartel horiek sortzeko, egunerokotasunean erabiltzen dituzten arropa eta jantziek atzean zein istorio dauden ezagutu dituzte, hauen ekoizpen ereduak ikertuz.
Read MoreAlmeneko LH 4ekoek Urdelardero eguneko ziriak egin zizkieten LH 1ekoei
Almen guneko LH 4ko ikasleek Urdelarderorako ziriak egin zizkieten LH 1ekoei. Guneko Torrebaso basoan egindako ziriak gelara eraman, ikasle bakoitzari berea eman eta Urdelardero abestia abestu genuen denok elkarrekin. Primeran ibili ginen!
Read MoreEderto ibili gara inauterietan, Herri Eskolakoekin batera!
Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten lehen aldiz hilabeteetako lanketaren emaitza izan da modu bateratuan antolatu dugun eguna, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak ospatzeko:…
Read MoreEmakume zientzialarien nazioarteko egunean Fagor Automationen izan dira batxiko neskak
Otsailaren 11n ospatu da neska eta emakume zientzialarien nazioarteko eguna, eta horren harira, batxilergo zientifiko teknologikoa egiten ari diren neskak Fagor Automationera gonbidatuak izan ziren pasa den ostegunean. Instalakuntzak ikusi eta egiten dituzten proiektuen gaineko informazioa jasotzeko aukera izan zuten bertan. Eskerrik asko, Fagor Automation! Hurrengora arte!
Read MoreTatta eta Mutiko musikariak Santa Teresan izan ziren
Santa Teresan BATU egitasmoko ikasleek, musika talde baten sorrera nolakoa den eta abesti baten ekoizpenean eman beharreko urratsak zeintzuk diren landu zituzten. Horrekin batera, Abestien letrak idazterakoan ideiak nondik datozen eta abesti bat grabatzerako orduan kontuan izan beharreko baliabide musikalak ikertzen aritu ziren. Lanketa honen baitan, Tatta eta Mutiko musikarienbisita jaso zuten, elkarrizketa bat egiteko.…
Read MoreJose Aranako 5 urtekoek sukaldaritza tailerra egin dute
Jose Aranako 5 urteko haurrek sukaldaritza tailerra egin zuten asteazkenean. Bertan umeen hainbat amonekin batera fin-fin aritu ziren sukaldean. Torrada ederrak egin zituzten!
Read More