Mikroinformatikako heziketa ziklokoek, Iruñeko Traperos de Emausera egin dute bisita
Mikroinformatika heziketa zikloko lehenengo mailako ikasleak Iruñeko Traperos De Emaús Navarran egon gara. Unairen eskutik Trapuketariek Berriozarren duten egoitza bisitatu dugu; izugarria da arropa, telebistak, bizikletak, etxetresna elektrikoak, jostailuak, eta beste hainbat gailu nola berrerabiltzen dituzten. Gure gizartearen kontsumismoari aurre egiteko beste eredu batzuk daudela ikasi dugu bisita honetan. Eta gainera, gure Berrerabilpen eta Prestakuntza Zentrorako ideiak ekarri ditugu!
Mila esker Emauseko taldeari, egin diguzuen arreragatik!
Argazkiak jarraian: