Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita izan zuten GURAkoek “3,2,1…akzioa!” PROIaren bueltan

Lehen Hezkuntzako LH3ko ikasleak “3,2,1…akzioa!” PROI–a lantzen ari dira, eta honen harira, asteazken arratsaldean Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita jaso zuten. Mariasunek, Goenkale moduko telesailetan lan egiteaz gain, beste hainbat filmetan parte hartu du antzezle moduan.   Proiektuan zehar egindako lanketari amaiera emateko, ikasleek  film mutu bat sortu beharko dute. Azken zeregin honetan laguntzeko asmoz, antzezle arrasatearrak…

Read More

Ikerlaneko ikertzailea den Ane Blazquez Gaztelupen izan da, Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren baitan

Otsailaren 11n “Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna” izan denez, aurreko astean Ane Blazquez Ikerlaneko ikertzaile oñatiarra Gaztelupera hurbildu zen batxi 1eko ikasleengana. Blazquez informatika ingeniaritzan doktorea da, eta Ikerlaneko adimen artifizialaren lantaldean dihardu ikerlari gisa lanean. Matematikan graduatu zen, eta ostean egin zuen masterra Modelazio eta Ikerketa Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan.  Ikerlanek horrelako ekimenak…

Read More

Airean! PROIa landu dute 5.mailako ikasleek

Gure ikastolan, Almen eta Arimazubiko 5.mailako ikasleek “Airean!”  PROI-a landu dute oporretatik bueltan. Azken 5 asteetan irrati baten atzean dagoen guztia ezagutzeko, ikerketa eta lanketa sakona egin dute ikasleek.  Proiektu honetan zehar, ikastolan irratsaio bat antolatzeko kontuan hartu beharreko guztia ikasi dute ondoren gune bakoitzak bere irratsaioa sortzeko eta zuzenean emititzeko.  Proiektuari amaiera emateko, Arimazubikoek…

Read More

Porrotxin Santa Teresan eta Olarten izan da

Inauteriak  ospatzeko gure ikastolako guneetan ekintza ezberdinak izan ditugu.  Santa Teresan eta Olarten Porrotxinen bisita izan zuten aurreko astean eta aste honetan zehar. Dantza , barre eta jolas ugari egin zuten berarekin batera. Egun bikaina benetan! Eskerrik asko Porrotxin eta zure hurrengo bisitaren zain geratzen gara!  SANTA TERESAKO IRUDIAK: OLARTEKO IRUDIAK:

Read More

2024ko “Habitat Giza habitat ezkutatua” izeneko erakusketa Gaztelupen

Nabarralde eta Zuztarrak Errotuz elkarteek, Arrasateko udalaren laguntzarekin, 2024ko “Habitat Giza habitat ezkutatua” izeneko erakusketa kokatu dute Gaztelupeko aretoan aste batean zehar. Bertan, Beñi Agirre Nabarraldeko partaidea izan da erakusketa gidatu duena.  “Giza habitat ezkutatua” erakusketak, gure historiaren mugarri garrantzitsuenak aztertzen ditu, Euskal Herriko historiaren gakoak eskainiz: euskaldunen habitata eta lurraldetasuna, mugarri izan diren datak,…

Read More