Guneak
Mikroinformatika heziketa ziklokoak MGEPkoekin elkarlanean
Aste honetan Mikroinformatikako heziketako zikloko ikasleok MGEP-k (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) eskaintzen dituen zikloen berri izan dugu. Izan ere, MGEPko ikasle eta irakasleak hurbildu dira Ferixalekuko gunera 2.mailako ikasleei azalpenak ematera, eta 1.mailakoen kasuan, gu gerturatu gara MGEPko instalakuntzetara. Mila esker MGEP! Hurrengora arte!
Read MoreKarapaixoa ZIG gelakoen eskutik
Aurten ere, Gaztelupeko ZIG gelakoak karapaixoak egiten dabiltza. Karapaixoa Debagoiena eskualdean ama pontekoak bere besoetakoari garizuma garaian (hausterre egunetik pazkoa igande arte) oparitzen duen opila edo ogi berezia da tradizioz. Opari hau ezkontzen diren egun arte egiten da, orduan bere independentzia edota heldutasunera heldu dela uste baita. Enkargau bitartez, ZIG gelako ikasleek urtero egiten dituzte…
Read MoreMariasun Pagoaga antzezlea Almeneko 3.mailakoengana etorri da
Almeneko LH3ko ikasleak “3,2,1…akzioa!” PROI–a lantzen ari dira, eta honen harira, ostegun arratsaldean Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita jaso zuten. Aurretik Arrasateko guneetan ere egon zen eta gaurkoan Eskoriatzara gerturatu da. Mariasunek, Goenkale moduko telesailetan lan egiteaz gain, beste hainbat filmetan parte hartu du antzezle moduan. Proiektuan zehar egindako lanketari amaiera emateko, ikasleek film mutu bat…
Read MoreBERDINDU Elkartearen eskutik “Aniztasuna : Sexu eta Genero Aberastasuna” formazioa familiei
BERDINDU Elkartearen eskutik “Aniztasuna : Sexu eta Genero Aberastasuna” izenburupean, 2 orduko formazio saioa izan da gaur , otsailak 22, Gazteluondo gunean. Formazioa, Arrasateko HHko eta LH 1- 4.mailako familiei zuzendutakoa izan da. Aniztasunean formatzen ekin diogun bidearen lehen urratsa izan da gaurkoa eta apirilean profesionalen txanda izango da. Denok elkarrekin bidea egingo dugulako!
Read MoreNaturan hezten: Torrebasoko elkargunean izan gara, lehenengoz sua egiten
Almeneko LH 3ko ikasleek Torrebasoko elkargunean sua egin dute lehenengo aldiz gaurko Naturan Hezteneko saioan. Lehenik eta behin sua pizteko protokoloa ikasi dute, eta ondoren, makiltxo batzuetan sagarrak egosi dituzte. Amaitzeko, ipuin polit bat entzuten zuten bitartean, sagar goxoak jan dituzte. Esperientzia zoragarria izan da!
Read MoreTxitak jaio dira Almeneko oilategian!
Almeneko LH3ko ikasleak “Purra-Purra azterka” PROIa lantzen ari dira. Proiektu honen baitan, arrautzak inkubagailuan sartu dituzte eta aste batzuen ondoren, txitak jaio dira!. Orain, ongi zaindu eta laster oilategira eraman beharko dituzte. Zein politak diren!
Read MoreAlmeneko DBH 2koek BIZI eguna ospatu dute
Almen guneko DBH 2kook Arrasaten igaro dugu BIZI eguna. “El bar itu” PROIean landutako gaiak, Gureak, Goyeneche Garabide fundazioan, Aspacen eta Caritaseko Bideanen “BIZI” ahal izan ditugu. Elkar ezagutzeaz gain, oztopo sozialei atetxo bat zabaltzeko aukera aprobetxatu dugu. Barruraino sartu gara eta oso gustura senti arazi gaituzte. Hurrengoan Ikastolan egingo dugu geldialdia. Primeran ibili gara!
Read MoreSanta Teresako GURAkoak “3,2,1…akzioa!” PROIa lantzen ibili dira
Santa Teresan, “3,2,1…akzioa!” izeneko PROIa lantzen ari dira LH 2.zikloko ikasleak. Proiektu honen baitan, Maider Alzelai, Doke Antzerki Eskolako irakaslea gurera etorri zen. Talde kooperatiboetan film mutu bat sortu beharko dute ikasleek, eta zeregin honetan laguntzeko asmoz, gako batzuk ematera etorri zen Maider. Berarekin, gorputz adierazpenak antzezpenean duen garrantziaz hitz egiteaz gain, aktoreek pertsonaia bat…
Read MoreArimazubikoak Haur Hezkuntzako guneetan izan dira ipuinak kontatzen
Aurreko ostegun eta ostiralean, Arimazubiko LH5 eta 6ko ikasleak Arrasateko haur hezkuntzako guneetan izan ziren ipuinak kontatzen; Umezaintzan, Uribarrin eta Olarten hain zuzen ere. Arimazubin, BATUko ikasleak BIZI egunak izan zituzten pasa den astean eta egun horietan zehar haur hezkuntzako umeei ipuinak kontatzerako orduan kontuan hartu beharreko hainbat irizpide lantzen eta praktikatzen ibili ziren. Lanketa…
Read MoreAlmeneko GURAkoak “NEGUA” proiektua lantzen ibili dira
Almen guneko LH 1.zikloko ikasleok “NEGUA” proiektuaren baitan, neguko jaiak, ohiturak eta errezetak landu ditugu. Errezeta hauen artean 1.mailakook torradak egin ditugu eta 2.mailakook, berriz, karapaixoa, ZIG gelakoen laguntzaz. Goiz ederra pasa dugu elkarrekin! Eta oso goxoak irten zaizkigu bi errezetak! Eskerrik asko ZIG gelakoei! Hurrengora arte!
Read More