Ikastolatik Korrikara goaz!

Ikastolan ohitura bilakatu da Korrikarekin bat egitea, ez bakarrik gure herrietan; baita  Korrikak mapan marrazten duen Euskal Herrian zehar kilometroa hartuta ere.Aurten ere bagoaz, beraz, Araba eta Nafarroa aldera; Genebillatik Kanpezurako bidean, ikastolako profesionalen talde batek egingo du korrika; Azazetako gainean, berriz, ikastolako bigarren hezkuntzako 120 ikasle eta irakasle elkartuko dira, hauek ere euskararen alde…

Read More

Herria Kantari: Ederra bezain euritsua!

Joan den zapatuan, martxoak 14, euria gogotik egin arren, Arrasateko kaleak musikaz eta alaitasunez bete genituen “Herria Kantari” jaialdiaren edizio berriari esker. Eguraldiak ez zuen gure ikasleen gogoa itzali eta, baldintzei aurre eginez, komunitatea doinu herrikoi eta garaikideen inguruan batzea lortu genuen. Izan ere, zapatukoa ederra bezain euritsua izan zen! Aurtengo errepertorioak, azken urteetako bidetik,…

Read More

Aitatasuna hizpide Magala espazioaren hurrengo saioan

Uribarri guneko Magala espazioak saio berri bat iragarri du hilabete honetarako, gurasotasunaren inguruko hausnarketa sakon eta beharrezko bati bide emateko. Oraingoan, galdera zuzen bat izango da ardatza: Nola bizi dugu aitatasuna? Hau da gai hau Magalan planteatzen den bigarren aldia, aurreko saioek izandako arrakasta handiaren ondoren. Parte-hartzaileek oso positiboki baloratu zuten orduko esperientzia, eta horrek…

Read More

Magala eta Tipi Tapa elkarlanean Eskoriatzan, haurren eraso-jokabideak ulertzeko

Joan den astelehenean, martxoaren 16an, Eskoriatzako Kultur Etxean egin zen “Eraso jokabidea Haur Hezkuntzan” saioan parte hartu genuen. Izan ere, Arizmendi Ikastolako Magala espazioak eta Eskoriatzako Tipi Tapa guraso elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena izan zen, eta hogei bat guraso elkartu ziren gaian sakontzeko. Magala espazioko arduraduna den Amaia Arrietak gidatutako saioan, gurasoek haurren jokabide horien…

Read More

Lanbide Heziketako ikaslea den Yune Rodriguez Grezian da Eramus+ programaren baitan

Ferixalekuko Erizaintzako Zaintza Osagarrietako Yune Rodriguez ikaslea Grezian da Erasmus+ programaren baitan kokatzen den TEAMIT+ proiektu pilotuan parte hartzen. Nazioarteko egonaldi hau aukera paregabea izaten ari da gure ikaslearentzat, Europako beste herrialde batzuetako gazteekin batera ekintzailetzaren eta berrikuntzaren alorrean prestakuntza jasotzeko eta esperientziak partekatzeko. Bizipen aberasgarri honek, zalantzarik gabe, bere garapen pertsonala eta profesionala indartuko…

Read More

Ilart Ugarte izan da  “Euskararen altxorrak” lehiaketaren irabazlea

2026ko otsailean Arimazubiko Gurasoen Euskara Batzordeak “euskararen altxorrak” izeneko lehiaketa martxan jarri zuen. Lehiaketa honek bi helburu nagusi zituen: batetik, gure euskarak daukan garrantzia eta aberastasunaz jabetzea eta, bestetik, familietan euskararen bueltan hitz egitea, etxeko sukaldean euskarak presentzia izatea, alegia. Lehiaketaren 2. fase honetan, 5 astetan guztira 1.329 papeltxo jaso ditugu. Benetan arrakastatsua izan da…

Read More

Bideoklipa: 24.Korrika heldu da Gaztelupera!

24.korrika bihar Atharratzetik ofizialki abiatuko bada ere, Gaztelupe gunean motorrak berotzen hasi gara dagoeneko. Ikasleek eta irakasleek jai giro ederrean ospatu dugu euskararen aldeko ekimenaren etorrera, eta hori guztia bazarako ikasleek antolatutako ikus-entzunezko pieza baten bidez geratu da jasota. Izan ere, Peru Arrese ikasle ohiak hartu du bideokliparen grabaketa eta edizioa bere gain, ekitaldiak utzitako…

Read More

Down Sindromearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko deia!

Aurten ere, bagatoz martxoaren 21ean Down Sindromearen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko gogotsu. Ikusi, ondoren datorren bideoan zer proposatu diguten Almeneko LH4ko ikasleek: Badakizue lana zein den! Galtzerdi ezberdinak jantzi eta atera ezazue argazkia. Norekin? Etxekoekin, gelakoekin, lagunekin, kiroletako taldekideekin… Ekimenean parte hartzeko gogoz dagoen edozeinekin. Nora helarazi? komunikazioa.bhalmen@arizmendikide.net emailera bidali itzazue zuen argazkiak. Noizko? Ikastolan…

Read More

Gaztelupeko 1. Batxilergoko ikasleek bide-segurtasuna aztertu dute “Don’t be Dummy” saioan

Gaztelupe guneko 1. Batxilergoko ikasleek saio berezi bat izan dute aste honetan, “Don’t be Dummy” (Ez izan ergela) bide-segurtasuneko programaren baitan. Ekimen honen helburu nagusia gazteak bide-istripuen arriskuetaz kontzientziatzea da, batez ere gidabaimena ateratzeko adinetik gertu dauden honetan. Hitzaldian zehar, ikasleek ez dituzte datu hotzak soilik jaso; aitzitik, istripuen atzean dauden errealitate gordina eta giza-testigantzak…

Read More

Bafle Moreak PROIaren baitan, emakume erreferenteekin mahaingurua egin dugu Arimazubin 

Bafle Moreak PROIean murgilduta daude Arimazubiko LH 6ko ikasleak. Proiektu honetan, uneoro presente izango dugun galdera gidaria hau izango da: “Nola bultza dezakegu parekidetasuna kanta ezagunen bitartez?”.  Izan ere, historian zehar genero parekidetasun eza nabarmena izan da, eta gaur egun ere, horren presentzia nabaria da gure bizitzako esparru askotan, lanean, kirolean, etab. Gure ikasleei begira,…

Read More