Osasun larrialdiak
Rafa Carriet segurtasun adituaren bisita jaso dute Osasun Larrialdiak zikloko ikasleek
Pasa den urriaren 9an, Rafa Carriet segurtasunean adituaren bisita izan genuen Ferixalekuan. Carrietek autobabesari zein ingurune ez-seguruetan jarduteko moduari buruzko tailer praktikoa eskaini zien Osasun Larrialdietako 2. mailako ikasleei. Saioan zehar, ikasleek bertatik bertara ezagutu eta landu zituzten prebentziorako zein esku-hartzerako funtsezkoak diren hainbat teknika eta eduki teorio-praktiko. Horri esker, etorkizuneko erronka profesionalei aurre egiteko…
Read MoreBelaunaldi arteko topaketa berezia Iturbide Egoitzan, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean
Pasaden urriaren 1ean, Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta data berezi hau aprobetxatuz, Lanbide Heziketako Erizaintzako Zaintza Osagarrietako lehen mailako ikasleek egun paregabea igaro zuten Arrasateko Iturbide Egoitzan. Sasoibiderekin elkarlanean antolatutako ekimen honi esker, ikasleak eta egoitzako adinekoak elkarrekin bildu ziren bingo saio alai eta dinamiko batez gozatzeko. Belaunaldi ezberdinen arteko elkartruke honek irribarreak,…
Read MoreOsasun Larrialdietako ikasleak Gurutze Gorriaren materiala eta anbulantziak gertutik ezagutzen
Pasa den astean, Osasun Larrialdietako 1. mailako ikasleokin San Prudentzioko Gurutze Gorriaren egoitza bisitatzeko aukera bikaina izan genuen. Bertan, erakundearen funtzionamenduari buruzko hitzaldi interesgarri bat jaso ondoren, lanean erabiltzen dituzten anbulantziak, tresnak eta materialak gertutik ezagutu genituen. Gainera, ikasitakoa praktikan jartzeko tarte bat ere izan genuen, gure formakuntzarako oso aberasgarria izan dena. Mila esker bertako…
Read MoreLanbide Heziketako Osasun Larrialdietako ikasleak suhiltzaileen etxean
Ferixalekuko Osasun Larrialdietako ikasleak Bidasoako suhiltzaileen etxera joaten ibiliko dira bi hilabetetan zehar, simulakro baten parte izan daitezen. Modu honetan, ikasleek bizipenetik jaso dezakete, gelan jaso beharko lukeetena, errealitatetik gertu dagoen egoera baten parte izanez. Gure eskertza helarazi nahi diegu, honen guztiaren parte izaten utzi diguten Bidasoako suhiltzaile etxekoei!
Read MoreIkastolako gurasoa den Peru De Pedro suhiltzailea Ferixalekuan
Peru De Pedro izan dugu Osasun Larrialdietako 1.mailako ikasleekin bi egunetan zehar. Peru, Bizkaiako suhiltzaile izateaz gain, Arizmendi ikastolako guraso ere bada. Bere suhiltzaile esperientzia ikasleekin elkarbanatu du, honek, etorkizuneko ikasle hauen lanean izango duen garrantzia azpimarratuz. Mila esker Peru eskainitako denboragatik. Plazer bat izan da!
Read MoreLanbide Heziketako gazteen eta adinekoen arteko gizartearen-onurako belaunaldien arteko proiektua
Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa, Helduak Adi eta Bizipoz erakundeekin elkarlanean, Leintz Bailarako Adinekoen eragile desberdinekin proiektu batetan murgildu da ikasturte honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ekimen hau Etokizuna Eraikiz programaren barruan sartzen da. Belaunaldiartekotasuna eta Bizitza Betearen ikuspegia oinarritzat dituen erronka honetan, gure Lanbide Heziketako ikasleak bailarako adineko pertsonekin batera arituko dira testuinguru pedagogiko-emozional batetan ezagupen…
Read MoreBIZI egunetan murgilduta DBH 1 eta 2ko ikasleak
DBHkoak BIZI egunetan murgilduta izan dira. IEM honen helburua egunerokotasuneko errutinatik irten eta eten bat egitea da, intentsitate kognitiboa jeitsi eta indarrak hartzeko. DBH 1en “Ni-Gu-Haiek” izeneko BIZI egunak izan dituzte. BIZI honen helburua ikasleek zaintza modu hurbil eta sakon batean lantzea izan da. Azkartasuna lehentasuna den gizarte honetan, geldiune bat egitearen zein gure bizitzan…
Read MoreOsasun Larrialdietako ikasleek leherketa simulazio batean figurante gisa parte hartu dute
Pasa den astean Pasaiako portu-agintaritzak leherketa-simulazio bat egin zuen. Osasun Larrialdietako erdi mailako zikloko ikasleek bertan parte hartzeko aukera izan zuten, figurante gisa lan eginez. Esperientzia benetan interesgarria izan zen!
Read MoreOsasun Larrialdietako ikasleak transplanteen inguruan ikasten
Aurreko astean bisita izan zuten Osasun Larrialdietako erdi mailako zikloko 1. mailako ikasleek. Hain zuzen, Belen Pagalday-ren eta Haizea Olasagastiren bisita izan zuten. Belen Pagalday larrialdietako medikua izateaz gain transplanteen koordinatzailea ere bada; Haizea Olasagasti ere transplanteen koordinatzailea da. Ikasleek Belen eta Haizearekin transplanteen inguruan hitz egiteko aukera izan zuten. Oso gustura egon ziren, eta…
Read MoreZig gelakoak Osasun Larrialdietako ikasleekin
Joan zen ostiralean Gaztelupe guneko Zig gelako ikasleak eta Osasun larrialdietako heziketa zikloko ikasleekin batera egon ziren. Bi guneetako ikasleek batak bestearen errealitatea ezagutzeko aukera izan zuten. Esperientzia aberasgarria izan da eta errepikatzeko gogoaz gelditu gara. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!
Read More