Osasun larrialdiak
Garapen pertsonala lantzen ari dira Lanbide Heziketan
Gero eta ziurtasun gutxiago eskaintzen digun mundu honetan, barne sendotasuna izango duten pertsonak garatzen lagundu nahiko genuke ikastolan. Ildo honetatik abiatuta, Lanbide Heziketako Erizaintza eta Osasun Larrialdietako erdi mailako ikasleek garapen pertsonala lantzeko saio ezberdinak egin dituzte. Oso gogobeteta atera dira saioetan egindako lanaren ondoren. Eta aurrerantzean ere horrelako ekintza gehiago egitea aurreikusten dute.
Read MoreOsasun larrialdietako ikasleek lehen sorospenen saioak eskaintzen jarraitzen dute
Osasun larrialdietako erdi mailako zikloko 2. mailako ikasleak lehen sorospenen formakuntza saioak eskaintzen ari dira Ikastolan; zikloan zehar jaso duten ikaskuntza beste ikasleei azaltzeko aukera izan dute formakuntza hauek eskainiz. Saio ezberdinak eman dituzte guneetan zehar, hala nola: Uribarriko haur txikienei, erizaintzako erdi mailako zikloko ikasleei, eta baita sukaldaritzako oinarrizko lanbide heziketako ikasleei ere. Aurrez…
Read MoreOsasun Larrialdietako ikasleek Umezaintzako txikiak bisitatu dituzte
Osasun Larrialdietako erdi-mailako zikloko ikasleak Umezaintza gunea bisitatu dute. Lanbide heziketako ikasleek zikloan ikasi dutena praktikan jartzeko aukera izan dute, Ikastolako txikienei sorospen-formakuntza saioa eskainiz. Txikiek beste disfrutatu dute gaurkoan! Mila esker Umezaintzako taldeari! Hurrengora arte!
Read MoreOsasun Larrialdietako ikasleek simulakroa egin dute Monterronen
Osasun Larrialdietako erdi mailako zikloko 1. eta 2. mailako ikasleak Monterron parkean izan dira. Bi mailek batera egin dute lan biktima anitzen simulakroan, eta lan txukuna egin dute denen artean.
Read MoreIker Maneiro erizainaren bisita izan dute Lanbide Heziketako Osasun larrialdiak ziklokoek
Iker Maneiro erizaina hitzaldia ematera etorri da Ferixalekura. Kasu praktikoak erabiliz koordinazio zentrura informazioa nola helarazten den azaldu die ikasleei. Mila esker Iker zure bisitagatik! Hurrengora arte!
Read MoreAlmeneko batxi 2koak Lanbide Heziketako Osasun Larrialdietakoekin, lehen sorospenen inguruan formatzen
Osasun larrialdietako 1.mailako ikasleek bisita egin dute Almen eta Gaztelupe guneetara. Bertan, batxilergoko 2.mailako ikasleei lehen sorospenei buruzko ikastaro txiki bat eskaini diete. Primerakoa izan da elkarlana, izan ere, osasun larrialdietako ikasleek graduan ikasitakoa praktikan jarri dute, eta batxilergoko ikasleek, berriz, istripu edo larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu behar den ikasteko aukera izan dute. …
Read More