ZIGekoen aurkezpenak Ikastolan eta Huhezin

Gaztelupeko Zereginen Ikaskuntza Gelakoak (ZIG) Gazteluondo, Almen eta Huhezin izan gara, gure jardunaren nondik norakoak azaltzen. Abenduaren 5ean Gazteluondon eta abenduaren 11n Almenen DBH 2. mailako ikasleei, El Bar Itu PROIAren hasieran ZIG gelaren aurkezpena egin genien. Hurrengo gaiak azaldu genizkien: – Zeregin Ikaskuntza Gela zer den adieraztea. – Helburuak azaltzea. – Antolaketa azaltzea. –…

Read More

Street dance-ko taldeek emanaldia egingo dute Bergaran

Street dance ekintzako taldeek emanaldia egingo dute ostiralean, hilak 15, Bergarako Seminarixoa antzokian.  Dantzari guztiek bi pase egingo dituzte; 1. pasea 18:00etan izango da, eta 2. pasea 19:30etan. Jarraian, pase bakoitzean jardungo duten taldeak: 1.PASEA (18:00etan) Txikidantza astelehena 17:15 Balleta asteazkena 17:15 Mugi Aranzadi Txikidanza asteartea 17:15 Osteguna 17:15 Modernoa asteazkena 17:15 Hirikoak asteazkena 17:15…

Read More

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen abenduaren 1ean

Pasa den ostiralean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen gure Ikastolan. Jakina denez, egun hau Abenduaren 3an ospatzen da, baina aurtengoa igandean izanik, abenduaren 1ean egin genituen ospakizunak. Gune eta egitasmo bakoitzean ekintza ezberdinak antolatu ziren egunari kutxu berezia emateko: jolasak, hamaiketako bereziak, hitzaldiak, txapelketak, muralak, dantzak, bertsoak, ipuin kontaketak , eskulanak, mozorroak, aurpegi margoketak, kontzertuak,…

Read More

Familientzako bilera pedagogikoak egin ditugu

Aste hauetan zehar, Arizmendi Ikastolako guneetan seme-alabak dituzten familientzako bilera pedagogikoak izan genituen. Saio hauetan, Arizmendiko Hezkuntza eredua ezagutu edo birgogoratzeaz gain, ikasleekin aurrera eramaten ditugun metodologiak ezagutu zituzten, egunerokotasunean inplementatzen diren IEM (Ikaskuntza Esperientza Motak) ezberdinetan murgilduz.  Ikasleek egunero bizi dituzten esperientziak bertatik bertara ezagutu eta esperimentatu zituzten familiek, euren seme-alaben ikas prozesuan laguntzeko…

Read More

DBH3koek Eusko Legebiltzarra bisitatu zuten

Gaztelupeko DBH3koek Eusko Legebiltzarrak Gasteizen duen egoitza bisitatzeko aukera izan dute azaroan zehar. “Ta zer ez da berdin” PROI-aren harira gizartea antolatzeko botere mota ezberdinak landu dituzte, eta honekin lotuta, Eusko Legebiltzarrean zuzenean bizi izan dute zer den parlamentu bat. Gasteizera joan direla aprobetxatuz, inguruko museoak ere bisitatu dituzte. Irudiak.

Read More

PROI sakontze formazioa egin dugu 7KP Ikastoletako kideok

Azaroko azken astean 7KP-ko ikastoletako 30 profesionalek PROI sakontze formazioa jaso zuten Arizmendi Ikastolako Unai Legarda eta Mireia Muruamendiarazen eskutik.  Gaur egun gure Ikastolako egitasmo pedagogiko ezberdinetan PROI ikaskuntza esperientzia mota (IEM-a) martxan daukagu, eta hori dela eta, ikastaroan parte hartu zutenek, taldeka PROI bat sortu eta gelara eramateko hainbat aukera metodologiko ezagutu zituzten. Parte…

Read More

Gaztelupeko DBH4ko ikasleak Arimazubin izan dira Euskal Diaspora azaltzen

Urriaren 29an Gaztelupeko DBH 4ko ikasleak Arimazubira gerturatu ziren, LH 5eko ikasleei aurkezpenak egitera. Ingleseko ikasgaiaren barruan, Euskal Diaspora zer den ikusten ibili dira, hau da, hainbat arrazoi direla euren lurraldea utzi duten euskaldunen edo euskal herritarren sakabanaketaren inguruan. Lanketa horri bukaera emateko, talde ezberdinak aurkezpenak egiten ibili ziren. Irudiak.

Read More

Guztiok Palestinarekin! Eskerrik asko Arrasate!

DBH 3ko ikasleok ‘Ta zer ez da berdin’ PROI-aren baitan “Arrasate Palestinarekin” kanpaina aurrera eraman genuen. Kanpaina honen baitan, ekintza solidarioa burutu  genuen Palestinarako janari bilketa antolatuz. Urriaren 21ean herrian (Eroski, Biteri plaza, BM supermerkatua) antolatutako janari bilketan herritarren eskuzabaltasuna ikusi ahal izan genuen.  Beste aldetik, Arrasateko guneetan (Arimazubi, Santa Teresa, Gazteluondo eta Gaztelupe) janari…

Read More

Bazaraldia txapelketaren irabazleak

Ikastolako familia arteko 1. Bazaraldia txapelketa amaitu da! Elkar liburudendan gastatzeko 50 euroko bonoaren irabazlea, Arimazubiko 3.H gelakoa den Xabier Agorria Lumbrerasen familia izan da.  Zorionak familia! Txalo zaparrada bat zuentzat!

Read More

Jostailuak biltzeko kanpaina, Aukerak Suspertzen programaren bidez

IMME Elkarteak, 4 urte daramatza Aukerak Suspertzen programarekin lanean. Programa honen helburua haurrak beren hezkuntza-prozesuan ikastea eta modu aktiboan parte hartzera motibatzea, eta Gabonetan opari bat jasotzeko eskubidea izatea da, besteak beste. Aukerak Suspertzen programaren bidez, Arizmendi Ikastolak IMME Elkarteari uzten dizkio instalazioak eskola-orduetatik kanpo, Lehen Hezkuntzatik DBHra, behar hori  duten Arrasateko familien seme-alabek errefortzu-eskolak…

Read More