Biltzar prestatzailea egin da aste honetan

Asteartean, hilak 19,  Biltzar prestatzailea egin zen Arimazubiko LABtokian. Ikastolako bazkide laguntzaile eta bazkide onuradunak (gurasoak) zeuden deituta. Lehengo zatian Batzar Nagusirako bazkide onuradunen eta bazkide laguntzaileen zerrendak onartu ziren. Bigarren zatian, berriz, “Hurrengo 20 urtetan ere ikastola elkarrekin” saio egin zen. Arizmendi Ikastolako 20.urteurrenaren kokapena egin ostean, bazkide mota desberdinen foroak eta ikastolako aspektu…

Read More

EiTB maratoian parte hartu dugu

Aurten ere Arizmendikook EiTB maratoiaren erronkan parte hartu dugu. Minbiziaren kontra aukera berriak aldarrikatzen ditu 2023ko spot-ak. Alde batetik, Zeregin Ikaskuntza Gelakoek (ZIG), BATU Gazteluondoko ikasle batzuekin batera, eta bestetik, Almenekoek bideo bana sortu zuten. Jarraian ZIG-BATU eta Almenekoen bideoak.

Read More

Yoga ikastaroa egin dute Ikastolako hainbat profesionalek

Pasa den asteburuan, egitasmo ezberdinetako irakasleok yoga ikasgeletara eramateko ikastaroa izan genuen Mahashakti Yoga eskolaren eskutik. Ikastaro honetan, yogaren 4 oinarriak (fisikoa, arnasketa, meditazioa eta erlaxazioa) lantzeaz gain, adin ezberdinetako ikasleekin aplikatzeko tresna eta baliabide ugari eskuratzeko aukera izan genuen.  Ikastolak definituta duen Pertsona Ereduaren baitan, barne sendotasunaren hazia ureztatzen eta garatzen jarraitzeko helburuarekin, asteburu…

Read More

TTAK! taldeak aktibatutako motibazio saioan DBH 4ko ikasleak

Arrasateko Gaztetxean izan dira urtearen amaieran DBH4ko ikasleak TTAK! taldeak antolatutako motibazio-saioetan. Gaztetasunetik eta euskaratik, Arrasateko eta Aramaioko musikariak diren Garazi Barrena, Sala Strummer eta Idoia Asurmendi elkarrizketatu zituzten TTAK taldeko bi kideek. Mahai-inguruaren ondoren abesti batzuk abestu zituzten. Eskerrik asko TTAK-eko kideei. 

Read More

Gazteluondoko ikasleek GPSko saioa naturan egin zuten

Gazteluondon GURAko 3. eta 4. mailako ikasleek GPS (Garapen Pertsonalerako Saioak) ikasgelatik atera eta eraikinetik ezin gertuago duten Santa Barbara natur parkean egin zuten, naturaren soinuak entzuteko helburuarekin.  Garapen Pertsonala bizitza osoko prozesua den heinean, Arizmendi Ikastolan garrantzitsua iruditzen zaigu umetatik barne sendotasunaren hazia landatzea, bizitza osoan zehar ureztatzen eta elikatzen jarraitzeko. Irudiak.

Read More

Bisita pertsonalizatuak egingo ditugu, ikasturte osoan zehar!

Arizmendi Ikastola gertutik ezagutu nahi duzu? Hartu bisita pertsonalizatuetarako txanda hemen, eta dagokion guneko arduraduna zurekin jarriko da kontaktuan.  Eta inguruan gure hezkuntza proiektuan interesa eduki dezakeen norbait ezagutzen baduzu, lasai gonbidatu zurekin etortzera. Zatoz Ikastola gertutik ezagutzera!

Read More

Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusia

Azaroaren 28an 114 ikastoletako ordezkari Elkartasun Ikastolen Batzar  Nagusian elkartu ginen, Elkartasun Kutxaren 2024ko laguntzak erabakitzeko. Senperen,  elkartasun dinamika honek bideragarri egin duen Kattalin Elizalde Ikastolaren eraikin berrian hain zuzen. 2023-2024 ikasturtean 835.332 euro banatu ditugu, ekarpen edota mailegu modura, Ikastola hauen artean: Argia, Ibaialde, Jaso, Baztan, Labiaga, Argantzun, Txintxirri, Zubimusu, Kattalin Elizalde eta Kanboko…

Read More

San Nikolas eguna ospatu zuten Ikastolako txikienek

Gure ikastolako txikienek ohiturari jarraituz, abenduaren 5ean San Nikolas eguna  ospatu zuten. Umezaintzako eta Santa Teresako gunekoek  eztarriak berotu eta abestia ozen abestu eta gero, bolo-bolo ederra egin zuten gunean. Olarteko haurrak, berriz, kalera irten ziren San Nikolas kantua abestu eta bolo-boloan litxarreria pila bat jasotzera.  Jarraian, Umezaintza, Santa Teresa eta Olarteko irudiak. 

Read More

Jose Aranakoak Olentzeroren etxean

Pasa den astelehenean Jose Aranako 4 eta 5 urteko haurrak Izenadubara, Olentzeroren etxera, joan ziren egun pasa. Eguraldia lagun izen ez zuten arren, ederto ibili ziren! Irudiak.

Read More