Orokorra
Almeneko GURAkoak Eskoriatzako Ibarraundi museoan
Almeneko GURAkoak Eskoriatzako Ibarraundi museoan egon ziren Euskal mitologiaren inguruko erakusketa batean. Asko gozatu zuten eta goiz polita pasa zuten herriko museo zoragarri honetan. Irudiak.
Read MoreGaztelupeko dibertsi taldea Almen bisitatzen izan da
Gaztelupeko dibertsiko ikasleak Almenen martxan jarritako Naturan hezten proiektua ezagutzera joan ziren. Bertan, Almeneko LHko 4 eta 5eko ikasleek eman zizkietan azalpenak eta proiektuaren berri. Udaberrian, Torrebaso baso magikoan elkarrekin disfrutatu eta ondo pasatzekotan gelditu dira. Irudiak.
Read MoreGazteluondoko LH 2ko ikasleek Arrasateko alde zaharretik bisita gidatua antolatu dute, Erdi Aroko proiektuaren baitan
Gazteluondoko LH 2ko ikasleak, Erdi Aroa lantzen ibili dira azken asteetan. Proiektu honen baitan, Arrasaten Erdi Aro garaiko aztarnak (armarriak, Portaloia, arkuak…) ezagutu dituzte besteak beste. Lanketari amaiera emate aldera, familientzako bisita gidatuak antolatu dituzte Arrasateko alde zaharrean zehar, aztarna hauek bertatik bertara ikusi eta azaltzeko. Irudiak.
Read MoreIrakurklik PROIari amaiera eman diote GURAkoek
LH 3ko ikasleek IRAKURKLIK PROIarekin amaitu dute. Proiektu honetan liburu mota ezberdinak ezagutu dituzte, eta irakurzale izatea zein polita den konturatu dira! Proiektuaren helburuetako bat ingurukoak irakurzaletzea izan da eta horretarako komunitatean ekintza ezberdinak egin behar izan dituzte. Proiektuarekin lotuta, Arimazubikoek Arrasateko ospitalera eta txikitxokora etxean zituzten liburuak eramatea erabaki dute, bertan dauden haurrak entretenitzeko,…
Read MoreOnda Vascan elkarrizketatuak izan gara
Gure Ikastolaren 20. urteurrenaren harira, Onda Vascan elkarrizketatuak izan ziren Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate Zuzendari Nagusiak. Hemen duzu entzungai elkarrizketa osoa.
Read MoreCERTICLOUD proiektua
Arizmendi, Lea-Artibai Ikastetxea eta Politeknika Txorierri ikastetxeak, Alecop, LKS Selection Training Management, LKS Infraestructuras IT eta Indaba enpresekin eta Ikerlan eta Isea zentroekin batera, CERTICLOUD proiektua osatu dute. Helburua hezkuntza-titulu eta ziurtagiri digitalak emateko plataforma bat garatzea izan da, blockchain teknologia erabiliz, benetakotasuna bermatzeko. Blockchain teknologia erabiltzeak aukera emango du sektore hau modu digitalean prozesu…
Read MoreZorionak eta Urte berri on!
Urtearen amaierara iritsi gara. Erronka berriez beteriko urtea izan da amaitzear duguna, eta erronka berriekin dator 2024a ere. Eskerrik asko aurten bidelagun izan zaituztegunoi. Hurrengo 20 urteetan ere, elkarrekin jarraituko dugu Ikastola eraikitzen; pertsonok komunitatean, euskaraz eta herriarentzat. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! Jarraian, Gabonetako ekintza berezien irudiak aurkituko dituzu guneka: Olarte Umezaintza Uribarri Santa…
Read MoreEduki pornografikoa duten nerabeen Whatsapp taldeen harira, herri eragileak neurri prebentibo eta hezitzaileak ezartzeko elkartu dira
Azaro amaieran eman baziren ezagutzera Donostiako eduki pornografikodun whatsapp taldeak, abendu hasieran ezagutu da horietako kasu bat Arrasaten. Ikastetxe bateko hezitzaile batek atzeman zuen eta, protokoloari jarraikiz, udaltzaingo eta ertzaintzarekin harremanetan jarri zen ikastetxea . Modu honetan hasi zen lehen hartu-emana Arrasateko Udala, herriko gainontzeko ikastetxe, hezkuntza eragile eta guraso talde edo eta sareen artean.…
Read MoreGabonetako Emakumezkoen XVIII. Futbol txapelketa aurkeztu dugu
Asteartean, hilak 19, aurkeztu genuen Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian Gabonetako Emakumezkoen XVIII. Futbol txapelketa. Aurkezpenean Gorka Gabilondo Arizmendi Kirol Elkarteko arduraduna, Leire Arana Arizmendi Ikastolako Lehendakariorde eta irakaslea, Garikoitz Iturbe Aretxabaletako alkatea eta Garbine Etxeberria Errealeko emakumezkoen futbol arduraduna izan ziren.. Txapelketa Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian lehiatuko da abenduaren 29an eta 30ean. Aurreko edizioetan bezala, hilaren…
Read MoreEuskal Herriko Ikastolen balorazioa Hezkuntza Lege berriaren inguruan
EAE-rako Hezkuntza Lege berria aste honetan onartuko da Gasteizko parlamentuan. Duela ia bi urte sinatu zen Hezkuntza Akordioak lortu zuena baino babes txikiagoarekin. Akordio ausarta izan zen orduan sinatutakoa. Horrela baloratu genuen orduan ere. Ordutik hona, Arizmendi Ikastolan ere hainbat lanketa eta saio egin ditugu legearen ingruan, ekarpenak jaso eta bideratu ditugu. Aurreko Legearekiko aurrerapuaso…
Read More