CERTICLOUD proiektua

Arizmendi, Lea-Artibai Ikastetxea eta Politeknika Txorierri ikastetxeak, Alecop, LKS Selection Training Management, LKS Infraestructuras IT eta Indaba enpresekin eta Ikerlan eta Isea zentroekin batera, CERTICLOUD proiektua osatu dute. Helburua hezkuntza-titulu eta  ziurtagiri digitalak emateko plataforma bat garatzea izan da, blockchain teknologia erabiliz, benetakotasuna bermatzeko.

Blockchain teknologia erabiltzeak aukera emango du sektore hau modu digitalean prozesu automatizatu eta eraginkorragoetara  eraldatzeko, ikasle-bizitza  eta lan-bizitza osoko jarduera eta ikastaroen inguruko  ale fineko ziurtagiri digitalak  sortuz. Edozein enplegatzailek erraz egiazta ditzakeen ziurtagiri hutsezinak izango dira. 

CERTICLOUD egoteak, lehenik eta behin, prestakuntzaren eta kontratazioaren sektoreko kudeaketa hobetzea ahalbidetuko du, enplegu-atarietako informazioari egiazkotasuna emanez. Gainera, proiektua sustatzen duen partzuergoak balio erantsiko hainbat zerbitzu sortzea aurreikusten du bigarren fase batean.

CERTICLOUD proiektua 2021 eta 2023 artean garatu da, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Europar Batasunaren (EGEF) HAZITEK programaren finantzaketa jaso du.