Gabonetako Emakumezkoen XVIII. Futbol txapelketa aurkeztu dugu

Asteartean, hilak 19, aurkeztu genuen Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian Gabonetako Emakumezkoen XVIII. Futbol txapelketa. Aurkezpenean Gorka Gabilondo Arizmendi Kirol Elkarteko arduraduna, Leire Arana Arizmendi Ikastolako Lehendakariorde eta irakaslea, Garikoitz Iturbe Aretxabaletako alkatea eta Garbine Etxeberria Errealeko emakumezkoen futbol arduraduna izan ziren..

Txapelketa Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian lehiatuko da abenduaren 29an eta 30ean. Aurreko edizioetan bezala, hilaren 29an infantil, alebin eta benjamin mailako partiduak jokatuko dira. Aurten UDA-Arizmendi, Aloña Mendi, Goierri Gorri, Real Sociedad eta Bergara taldeek parte hartuko dute. Partiduak goizeko 9:00etatik aurrera jokatuko dira.

Triangelularrari dagokionez, nobedade bezala, aurten kadete mailako taldeek jokatuko dute. Abenduaren 30ean lehiatuko da goizeko 10:30etik aurrera. Debagoieneko konbinatua, Gipuzkoako konbinatua eta Real Sociedad taldeek hartuko dute parte kasu honetan. Debagoienako konbinatu Mondra, Bergara, UDA, Arizmendi eta Aloña Mendiko jokalariek osatuko dute. Talde bakoitzak 5 jokalari jarriko ditu.

Hemen Goiena.eus-en argitaratutako albistea.