Gazteluondoko LH 2ko ikasleek Arrasateko alde zaharretik bisita gidatua antolatu dute, Erdi Aroko proiektuaren baitan

Gazteluondoko LH 2ko ikasleak, Erdi Aroa lantzen ibili dira azken asteetan. Proiektu honen baitan, Arrasaten Erdi Aro garaiko aztarnak (armarriak, Portaloia, arkuak…) ezagutu dituzte besteak beste. Lanketari amaiera emate aldera, familientzako bisita gidatuak antolatu dituzte Arrasateko alde zaharrean zehar, aztarna hauek bertatik bertara ikusi eta azaltzeko. Irudiak.