Gazteluondoko ikasleek GPSko saioa naturan egin zuten
Gazteluondon GURAko 3. eta 4. mailako ikasleek GPS (Garapen Pertsonalerako Saioak) ikasgelatik atera eta eraikinetik ezin gertuago duten Santa Barbara natur parkean egin zuten, naturaren soinuak entzuteko helburuarekin.
Garapen Pertsonala bizitza osoko prozesua den heinean, Arizmendi Ikastolan garrantzitsua iruditzen zaigu umetatik barne sendotasunaren hazia landatzea, bizitza osoan zehar ureztatzen eta elikatzen jarraitzeko. Irudiak.