Yoga ikastaroa egin dute Ikastolako hainbat profesionalek
Pasa den asteburuan, egitasmo ezberdinetako irakasleok yoga ikasgeletara eramateko ikastaroa izan genuen Mahashakti Yoga eskolaren eskutik. Ikastaro honetan, yogaren 4 oinarriak (fisikoa, arnasketa, meditazioa eta erlaxazioa) lantzeaz gain, adin ezberdinetako ikasleekin aplikatzeko tresna eta baliabide ugari eskuratzeko aukera izan genuen.
Ikastolak definituta duen Pertsona Ereduaren baitan, barne sendotasunaren hazia ureztatzen eta garatzen jarraitzeko helburuarekin, asteburu paregabea igaro genuen Almen gunean ERDU, GURA, BATU, IZEN eta PRO egitasmoetako irakasleok, elkarrekin yogaren munduan murgilduz.
Om Shanti! Irudiak.