PROI sakontze formazioa egin dugu 7KP Ikastoletako kideok

Azaroko azken astean 7KP-ko ikastoletako 30 profesionalek PROI sakontze formazioa jaso zuten Arizmendi Ikastolako Unai Legarda eta Mireia Muruamendiarazen eskutik. 

Gaur egun gure Ikastolako egitasmo pedagogiko ezberdinetan PROI ikaskuntza esperientzia mota (IEM-a) martxan daukagu, eta hori dela eta, ikastaroan parte hartu zutenek, taldeka PROI bat sortu eta gelara eramateko hainbat aukera metodologiko ezagutu zituzten. Parte hartzaileen artean PROIetan esperientzia ezberdina izan duten irakasleak egon ziren; batzuk PROIetan esperientzia zutenak, beste batzuk oraindik PROIak landu gabe zituztenak, eta Arizmendin sortutakoak aurrera eramango dituztenak.

Jarraian argazkiak eta bideoa.