Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen abenduaren 1ean
Pasa den ostiralean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen gure Ikastolan. Jakina denez, egun hau Abenduaren 3an ospatzen da, baina aurtengoa igandean izanik, abenduaren 1ean egin genituen ospakizunak.
Gune eta egitasmo bakoitzean ekintza ezberdinak antolatu ziren egunari kutxu berezia emateko: jolasak, hamaiketako bereziak, hitzaldiak, txapelketak, muralak, dantzak, bertsoak, ipuin kontaketak , eskulanak, mozorroak, aurpegi margoketak, kontzertuak, bingo musikatuak, hitz-pasak, herri-kirolak, argazki ginkanak… eta txikienek Argitxoren eguna gogoz ospatzeko, txistorra pintxo ederrak jan zituzten.
Jarraian irudiak guneka:
Primran ibili ginen!