Jostailuak biltzeko kanpaina, Aukerak Suspertzen programaren bidez
IMME Elkarteak, 4 urte daramatza Aukerak Suspertzen programarekin lanean. Programa honen helburua haurrak beren hezkuntza-prozesuan ikastea eta modu aktiboan parte hartzera motibatzea, eta Gabonetan opari bat jasotzeko eskubidea izatea da, besteak beste.
Aukerak Suspertzen programaren bidez, Arizmendi Ikastolak IMME Elkarteari uzten dizkio instalazioak eskola-orduetatik kanpo, Lehen Hezkuntzatik DBHra, behar hori duten Arrasateko familien seme-alabek errefortzu-eskolak izan ditzaten. Une honetan 40-45 ikasle inguru ari dira parte hartzen programan Ikastolako eta Eskola Publikoko ikasleen artean.