Guneak
“Herri txiki, altxor handi” PROIaren baitan, bisitak izan ditugu Arimazubin
Arimazubiko 5.mailako ikasleak “Herri txiki, altxor handi” PROIa lantzen ari dira. Munduan hizkuntza asko daudela eta horietako asko arriskuan daudela ohartzeko helburuarekin, hizkuntza nagusi eta gutxituen arteko desberdintasunak ikasi dituzte. Helburu honen baitan, Iñaki Gonzalez lankidea Ikastolara etorri zen kaqchikel hizkuntzari eta kulturari buruz dakiena gurekin partekatzera. Bere ekarpenari esker, beste kultura eta hizkuntza batekin…
Read MoreGaztainerre eguna Umezaintzan
Udazkenero bezala, Gaztain erre eguna ospatu zuten Umezaintzan. Lan eta lan ibili ziren guneko aitita eta amamak danbolinean gaztaina goxoak erretzen. 3-6 urte bitarteko haurrek berriz eztarriak berotu eta kantu eta dantzekin eskertu zieten bertaratutako aitita eta amamei emandako maitasun guztia. Arratsalde ederra pasa zuten elkarrekin!
Read MoreIndarkeria matxistaren aurkako aldarria egin dugu Gazteluondo gunean
Indarkeria matxistaren aurkako eguna gogoratzeko eta aldarrikatzeko jarduera berezia egin dugu Gazteluondoko BATU egitasmoan. Ekintza nagusia mural bat sortzea izan da, 2003tik gaur arte Euskal Herrian indarkeria matxistak eragindako biktimak gogoratzeko. Zoritxarrez, 124 emakume eta 12 haur izan dira biktima, eta hauen oroimena eta presentzia irudikatzeko kartulinazko tximeletak erabili ditugu. Tximeleta bakoitza biktima bakoitzaren sinbolo…
Read MoreFamilientzako bilera pedagogikoak GURA egitasmoan
Pasa den astean Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Almen guneetan bilera pedagogikoak egin genituen GURA egitasmoan seme-alabak dituzten familiei zuzenduta. Ekimen hau, familien eta ikastolaren arteko lankidetza sendotzeko helburuarekin antolatu da. Bilera hauen helburu nagusiak hiru izan dira. Alde batetik, familiek Arizmendiko hezkuntza eredua gertutik ezagutzea. Bestetik, GURAko metodologia gertutik ezagutzea, IEM ezberdinetan murgilduz. Azkenik,…
Read More“Ta zer ez da berdin?” PROI-ari arrakastaz eman diogu amaiera Valentziarako diru-bilketarekin
Testu honen helburua Arrasateko herritarrei gure eskerrona adieraztea da. DBH 3ko Gaztelupeko ikasleok gure “Valentziara, bizitza itzuli!” kanpainan jaso dugun babesa eta berotasuna zuekin partekatu nahi ditugu. Zuen laguntzarik gabe, ekimen hau ez zen posible izango. Herriaren elkartasunari eta parte-hartzeari esker, DANA hondamendiak sortutako ondorioei aurre egiteko eta bertako herritarrei laguntzeko ekarpena egin ahal izan…
Read More“Valentziara bizitza itzuli!” kanpaina abian jarri dute DBH3ko Gaztelupeko ikasleek
DBH3ko Gaztelupeko ikasleek, “Ta zer ez da berdin” PROI-aren azken produktuari amaiera emateko, herriaren ongizatea bultzatzeko helburuarekin kanpaina bat sortu dute: “Valentziara bizitza itzuli!”. Ekimen honen bidez Valentziako herritarrei lagundu nahi diete, eta horretarako hainbat jarduera eta ekintza antolatu dituzte. Kanpainaren barruan, jendea sentsibilizatzeko eta arazoa hobeto ulertzeko helburuarekin, argazki erakusketa bat kokatuko dute, kontzientziazio…
Read MoreOinarrizko Lanbide Heziketakoek babarrunak prestatu dituzte Arrasateko bertako produktuen azokan
Zapatuan, azaroak 16, egin zen Arrasateko bertako produktuen azokan, babak dastatzeko aukera egon zen. Gure Ikastolako oinarrizko lanbide heziketako sukaldaritzakoak izan ziren babak prestatu zituztenak, 12 kilo Arabako pinta babarrun, hain zuzen ere. Goienan argitaratutako albistea, hemen. Primerakoak zauden! Mila esker sukaldaritzakoei!
Read MoreMikroinformatika ziklokoek ordenagailuak egokitu dituzte Garabide Elkartekoentzat
Garabide elkartekoak Ferixalekuko Lanbide Heziketa bisitatu zuten, hizkuntza aktibisten topaketaren baitan Euskal Herrian egin zuten egonaldia aprobetxatuz. Izan ere, Birziklanet proiektuaren baitan, mikroinformatika ziklokoek ordenagailu eramangarri sorta bat prestatu zuten Garabideko kideei doaitzan emateko. Ordainetan Garabidekoek haien herriko oroigarriak eman zizkieten mikroinformatikakoei. Plazer bat, Garabide! Mila esker zuen bisita eta esker ona adierazteagatik. Nahi duzuen…
Read MoreGaztaina erre eguna ospatu dute Jose Aranan
Gaztaina erre eguna ospatu genuen Jose Aranan. Bertan 4 eta 5 urteko haurrek hainbat dantza egin zizkieten beraien aitona amonei, eta festa borobiltzeko, gelako aitona batzuek prestatutako gaztaina ederrak jateko aukera ere izan genuen. Egun polita pasa genuen!
Read MoreEskoriatzako Udaletxeko Euskara teknikariaren bisita Almenen, DBH 2koen “Sar dadila kalabazan” proiektuaren baitan
DBH2 mailan “SAR DADILA KALABAZAN” proiektuarekin loturak egiten laguntzeko Eskoriatzako Euskara teknikaria den Mari Carmen Arrieta eta Olaia laguntzailea izan ditugu gurean. Euskararen ezagutza eta erabileraren datuak ezagutzeaz gain momentu honetan pil-pilean dauden ikerketen emaitzak ere eman dituzte. Asko ikasi dugu! Eskerrik asko!
Read More