Mikroinformatika ziklokoek ordenagailuak egokitu dituzte Garabide Elkartekoentzat

Garabide elkartekoak Ferixalekuko Lanbide Heziketa bisitatu zuten, hizkuntza aktibisten topaketaren baitan Euskal Herrian egin zuten egonaldia aprobetxatuz. Izan ere, Birziklanet proiektuaren baitan, mikroinformatika ziklokoek ordenagailu eramangarri sorta bat prestatu zuten Garabideko kideei doaitzan emateko. Ordainetan Garabidekoek haien herriko oroigarriak eman zizkieten mikroinformatikakoei.

Plazer bat, Garabide! Mila esker zuen bisita eta esker ona adierazteagatik. Nahi duzuen arte!

Garabidekoak mikroinformatika zikloan