Mikroinformatika sistemak eta sareak
Mikroinformatika ziklokoek Gaztelupeko DBH ekoei tailerrak eskaini dizkiete
Aurreko asteetan Gaztelupeko DBH 4ko digitalizazioko ikasleak Ferixalekuko mikroinfomartika zikloa ezagutzen izan ziren. Mirkoinformatikakoek ordenagailuak desmuntatu eta muntatu zituzten Gaztelupekoei osagai ezberdinen inguruko azalpena emanez. Hogeita bost bat ikasleko bi talde izan ziren Ferixalekuan. Giro ederrean, goiz polita pasatu zuten. Eskerrik asko gure zikloa ezagutzera etortzeagatik! Hurrengora arte!
Read MoreLanbide Heziketako gazteen eta adinekoen arteko gizartearen-onurako belaunaldien arteko proiektua
Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa, Helduak Adi eta Bizipoz erakundeekin elkarlanean, Leintz Bailarako Adinekoen eragile desberdinekin proiektu batetan murgildu da ikasturte honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ekimen hau Etokizuna Eraikiz programaren barruan sartzen da. Belaunaldiartekotasuna eta Bizitza Betearen ikuspegia oinarritzat dituen erronka honetan, gure Lanbide Heziketako ikasleak bailarako adineko pertsonekin batera arituko dira testuinguru pedagogiko-emozional batetan ezagupen…
Read MoreMikroinformatika ziklokoek ordenagailuak egokitu dituzte Garabide Elkartekoentzat
Garabide elkartekoak Ferixalekuko Lanbide Heziketa bisitatu zuten, hizkuntza aktibisten topaketaren baitan Euskal Herrian egin zuten egonaldia aprobetxatuz. Izan ere, Birziklanet proiektuaren baitan, mikroinformatika ziklokoek ordenagailu eramangarri sorta bat prestatu zuten Garabideko kideei doaitzan emateko. Ordainetan Garabidekoek haien herriko oroigarriak eman zizkieten mikroinformatikakoei. Plazer bat, Garabide! Mila esker zuen bisita eta esker ona adierazteagatik. Nahi duzuen…
Read MoreMikroinformatikakoen bideoa Fagor Herrigintza lehiaketarako
Lanbide Heziketako mikroinformatikako ikasleekin lantzen dugun ordenagailuen birziklapenerako egitasmoarekin, Fagor Herrigintza programaren baitan abiatu den lehiaketan parte hartu dugu, Afrikara bideratuko ditugun proiektuetarako dirua eskuratzeko, eta 60.000 €-tako dirulaguntza jasotzeko 3 proiektu sailkatuen artean gaude. Hemen duzu ikusgai mikroinformatikakoek prestatu duten bideoa, Elkarteneteko kideekin batera, ekimenaren berri emateko. Gogoratu! Fagorreko bazkideek aukera daukate proiektu sailkatuetan…
Read MoreBultzatu ARIZARI elkartearen proiektua, Fagorreko bazkide bazara!
ARIZARI Hezkuntza Elkartea 2024.urtean sortu berri den elkartea da. Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren baitan sortu da elkartea, bertan dauden ikasleen formakuntza proiektu errealekin uztar ditzaten; Arizari Hezkuntza Elkarteak “eginez ikasi” eta “ikaskuntza zerbitzua” metodologiak aintzat hartzen ditu gizarte solidarioagoa, berdinkideagoa eta justuagoa lortzeko. Gaur egun, Elkartearen barruan, lau jarduera garatzen ditugu: Alde batetik, Lanbide Hastapeneko…
Read MoreMikroinformatikako ikasleek Yaakar elkartekoen bisita jaso dute
Pasa den astean Aretxabaletako Yaakar elkartekoak Ferixalekura bertaratu ziren mikroinformatikako ikasleekin aurtengo erronkei buruz berba egitera. Senegalgo Mbam herrira bidali genituen ordenagailuak arazoak emanez gero, nola konpondu azaltzeko bideotutorialak egin ditugu. Horrez gain, aurten ere, 60 ordenagailu inguru prestatuko ditugu bertako eskoletako ikasleentzat.
Read MoreMikroinformatika ziklokoek ordenagailuak prestatu dituzte Garabide elkartearentzat
18 hizkuntza aktibista Euskal Herrira izan dira Garabide Elkarteak antolatutako hizkuntzak biziberritzeko formazioa jasotzeko. Lanbide Heziketako mikroinformatikakoek TE Connectivity enpresak doaitzan eman zizkigun bost ordenagailu prestatu dizkiogu Garabideri, formazioak eman ditzan. Garabidetik Endika Blanco etorri da, Willy Córdova (Boliviako ketxua), Pamela Rain (maputxea), Saddy Cometa (Kolonbiako nasa) eta Blanca Guachicorekin (Ekuadorreko kitxua). Mila esker bisitagatik!…
Read MoreLanbide Heziketako Mikroinformatika ziklokoak Erkidegoko lehenengo Berrerabilpen eta Prestakuntza zentroa sortzeko elkarlanean
Gailu informatikoak berrerabiltzeko zentrorik ez dago Euskal Autonomia Erkidegoan, eta gure Ikastolako Lanbide Heziketako mikroinformatikako ikasle eta irakasle taldea, azken aldian, hortan ari dira Elkartenet-ekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzatik konpromezua jaso dute, proiektu pilotu bat aurkeztuz gero, abian jartzeko aukera aztertuko dutela. Irailaren 5ean, Lehendakaritzan bildu ziren Jabi Alfaro eta Inhar Eskisabel (Elkartenet), Gaizka Eraña (Arizmendi Ikastola),…
Read MoreLanbide heziketakoen informatika tailerra Gaztelupeko DBH4koei
Mikroinformatikako ikasleak Gaztelupen izan dira DBH4ko ikasleei informatikaren inguruko tailer bat eskaintzen. DBHkoek oso harrera ona egin diete mikroinfomatikakoei. Primeran ibili dira!
Read MoreMikroinformatika zikloko ikasleak Herri Urratsen izan dira
Maiatzaren 12an, igandean, Herri Urrats ospatu zen Senperen. Aurtengo edizioan, Herri Urratsen bildutako etekin ekonomikoa Beskoitzen Ikastola bat eraikitzeko bideratuko da. Egun osoko egitarau zabala prestatu zuten Senperen. Arizmendi Ikastolakoak ere bat egin genuen egitasmoarekin. Hain zuzen, mikroinformatikako erdi-mailako zikloko ikasleek haien alea jarri zuten Senperen. Mikroinformatikako ikasleak Harrobi ikastolako beste ikasle batzuekin batera, eta…
Read More