Ikastola bizitzaz bete da berriz!

Gogotsu ekin diogu ikasturte berriari udako oporrak izugarri gozatu ondoren. Eta ikasturte hasiera guztietan bezalaxe, Arizmendi Ikastola osatzen dugun 12 guneetan, eta bereziki ikasle txikienak hartzen dituztenetan, familiarizazio prozesu betean gaude.  Haurraren erritmoa errespetatzea ezinbestekoa da familiarizazio egoki baterako; bere egoera emozionala behatzea eta prozesu honetarako prestatutako ekintzen bidez, eta beharrezkoa den kasuetan, gurasoekin batera,…

Read More

Santa Teresa eta Arimazubiko kideak Zuhatzan izan ziren

Santa Teresa eta Arimazubiko 6.mailako kideak Zuhatzan izan ziren ekainaren 9tik 11ra bitartean. Bi ikasturtetan zehar egindako lana borobiltzeko modu paregabea izan zen. Zuhatzako uhartean, hainbat ur ekintzaz ederki pasatzeko aukera izan zuten ikasleek; besteak beste, pedalo, arraun, piragua, bela eta windsurfa. Honez gain, lagunarteaz zein uhartea inguratzen duen naturaz gozatzeko aukera ere izan zuten. …

Read More

Arimazubi eta Santa Teresako ikasleak Gamarrako igerilekuetan izan ziren

Joan den astean Arimazubiko eta Santa Teresako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek egun zoragarri bat igaro zuten Gamarrako igerilekuetan. Aurretik landutako “Non gogoa, han txangoa” deituriko PROIan, ikasturte amaierako txangorako proposamenak prestatu zituzten eta bozketa orokorrean, Gamarra izan zen aukeratua. Eguraldi bikainak lagunduta, uretan jolasten eta elkarrekin denbora pasatzen primeran ibili ziren. Eguna dibertigarria, freskagarria…

Read More

Ikasturte amaierako jaialdia ospatu dute Santa Teresa gunean

Ostiralean, Santa Teresa guneko ikasturte bukaerako jaialdia ospatu zuten guneko jolastokian. Giro ezinhobean, guraso, ikasle eta irakasleek jolas ezberdinak egin zituzten. Jaialdia amaitzeko mokadutxo bat hartzeko tartea ere hartu zuten guneko guraso ordezkarien laguntzarekin.  Mila esker gerturatu zineten guztioi!

Read More

Santa Teresako ikasleak Lekeition izan dira

Pasa den astelehenean, hilak 2an, Santa Teresako lehenengo eta hirugarren mailako ikasleak Lekeition izan ziren egun pasa.  Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, ederto pasa zuten egunean zehar. Isuntza arraun elkartearen instalakuntzak bisitatu zituzten eta eta traineretan ibiltzeko aukera izan zuten ere. Ondoren bazkaltzeko tarte bat hartu zuten eta hondartzan jolasten bukatu zuten eguna. Arraun…

Read More

Santa Teresako ikasleak auzoko bolatokian izan dira

Santa Teresa guneko 5. eta 6.mailako ikasleek Musakola auzoko Bolatokira bisita egin zuten pasa den astean. Bertan, bolatokiko, Hiru txirlo taldeko kideak eta Arizmendi Ikastolako guraso diren Mikel Urrutia eta Iker Irazabalbeitiak,  bolatokiaren jatorriaz eta antolaketaz hitz egin ziguten. Hiru txirloa gehiago ezagutzeaz gain, bolatokian jolasteko aukera izan genuen. Asko gozatu zuten ikasleek.  Eskerrik asko,…

Read More

San Isidroen bueltan, “Auzoko Jaiak” PROIak emandakoa

Maiatzean zehar, auzoko jaien bueltan, urtero bezala gure ekarpena egin nahi izan diogu Ziorlako auzoari. Horregatik, Arizmendi Ikastolako Santa Teresa guneko egitasmo guztietako ikasleak ekoizpen bana burutu dugu. 1.zikloan, Ziorlako Astoaren garrantzia eta zergatia oinarri hartuta, leku desberdinetatik informazioa jaso genuen eta azken emaitza, guraso eta 2 urtekoei kale antzerkia egitea izan zen. Horretarako, haur…

Read More