Arimazubikoak Haur Hezkuntzako guneetan izan dira ipuinak kontatzen

Aurreko ostegun eta ostiralean, Arimazubiko LH5 eta 6ko ikasleak Arrasateko haur hezkuntzako guneetan izan ziren ipuinak kontatzen; Umezaintzan, Uribarrin eta Olarten hain zuzen ere. Arimazubin, BATUko ikasleak BIZI egunak izan zituzten pasa den astean eta egun horietan zehar haur hezkuntzako umeei ipuinak kontatzerako orduan kontuan hartu beharreko hainbat irizpide lantzen eta praktikatzen ibili ziren. Lanketa…

Read More

Ederto ibili gara inauterietan, Herri Eskolakoekin batera!

Inauteri bateratuak ospatu ditugu gure herrietan, Herri Eskolakoekin batera. Euskal inauterietako mozorroak oinarri bezala hartuta, kalejira eta dantzekin girotu ditugu kaleak. Primeran ibili gara! Arrasaten lehen aldiz hilabeteetako lanketaren emaitza izan da modu bateratuan antolatu dugun eguna, Txatxilipurdi elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean. Arrasateko ikastetxeen kokalekuak kontutan izanda, herriko hiru gune aukeratu ditugu inauteri bateratuak ospatzeko:…

Read More