Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza
Ekintzailetzaren eta talentuaren inguruko Ikasenpresa 2026 azokan GIKAI heziketa ziklokoak
Pasa den otsailaren 5ean, Eibarrek Ikasenpresa Azoka 2026 hartu zuen, aurreko edizioetako parte-hartze datuak bikoiztuz: 3.000 ikasle inguru eta 622 proiektu ekintzaile bildu ziren, EAEko Lanbide Heziketako 61 ikastetxeren ordezkaritzarekin. Gure Ikastolatik GIKAI (Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza) goi mailako heziketa ziklolo 2.mailako ikasleak egon ziren bertan, Enpresa irakasgaiko irakasle den Gaizka Erañarekin. Ikasenpresa…
Read MoreGIKAI heziketa ziklokoen eski irteera
Urtarrilaren 13tik 15era bitartean Gourette eski estazioan burutu dugu GIKAIkook aurtengo gure eski irteera. 48 ikasle eta 2 irakasle bilduta, eskiatzen ikasi eta jarduera honetaz gozatzeko aukera paregabea izan da. Eguraldia lagun, elurra hainbestean, esperientzia zoragarria partekatu ahal izan dugu guztion artean. Talde lana, errespetua, konfiantzazko giroa eta elkarrekin gozamena izan dira irteerak izan dituen…
Read MoreGIKAI heziketa zikloko errifen zenbaki saritua
Ferixalekuko GIKAI heziketa ziklokoek errifak saldu dituzte eski irteera finantzatzeko. Bada bi otar zozketatu dira, eta hauek dira zenbaki sarituak: Sariak jasotzeko hurbildu zaitezke Arizmendi Ikastolako Ferixaleku guneko idazkaritzara, urtarrilaren 19tik aurrera (goizeko 8:30tatik 13:00tara eta 14:30tatik 17:00tara bitartean). Zorionak irabazleei!
Read MoreGIKAI heziketa zikloko gabonetako errifen zenbaki saritua
GIKAI (Gizarte eta Kirol Animazioren Irakaskuntza) zikloko gabonetako errifen zenbaki saritua 471 izan da. Jon Garciak jaso da irabazlea, eta jaki ezberdinetako otarra jaso du. Zorionak Jon! On egin deizula!
Read MoreGIKAI heziketa ziklokoen eski irteera
GIKAI (Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza) heziketa zikloko lehenengo eta bigarren mailako 46 ikasle eta 2 irakaslek urtarrilaren 8, 9 eta 10ean Frantziako Gourette eski estaziora irteera egin zuten. Elur gutxi egon arren ondo aprobetxatu zituzten 3 egunak. Ikasleak primeran pasa zuten eta esperientzia oso aberasgarria izan zen.
Read MoreLanbide Heziketako gazteen eta adinekoen arteko gizartearen-onurako belaunaldien arteko proiektua
Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa, Helduak Adi eta Bizipoz erakundeekin elkarlanean, Leintz Bailarako Adinekoen eragile desberdinekin proiektu batetan murgildu da ikasturte honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ekimen hau Etokizuna Eraikiz programaren barruan sartzen da. Belaunaldiartekotasuna eta Bizitza Betearen ikuspegia oinarritzat dituen erronka honetan, gure Lanbide Heziketako ikasleak bailarako adineko pertsonekin batera arituko dira testuinguru pedagogiko-emozional batetan ezagupen…
Read MoreGIKAIko ikasleak Orioko Arraun Elkartean izan dira
GIKAI goi mailako heziketa zikloko 1. mailako ikasleekin Orioko Arraun Elkartean egon ginen pasa den astean. Arraunaren historiari buruzko aurkezpena entzun ondoren goi errendimendu zentroko instalazioak ikusi genituen. Horrez gain, 2 trainerutan ordubeteko arraun saioa burutu genuen, patroi banaren laguntzarekin, Orian zehar itsasoraino. Aupa Orio eta aupa GIKAI!
Read MoreGIKAI heziketa ziklokoak La Lezen kobazuloan
Lanbide Heziketako GIKAI goi maila zikloko 2. mailako ikasleak La Leze izeneko arroila egin zuten. La Leze, Eginon (Araba) dagoen kobazulo bat da, zeinak mendia alderik alde gurutzatzen duen. Ikasleek oso gustura egin zuten txangoa, eta hauen hitzetan “esperientzia izugarria” izan zen.
Read MoreGIKAI ziklokoek spinin eta fitness klaseak eskaini dizkiete DBH4ko ikasleei
GIKAI goi mailako heziketa zikloko ikasleek Gaztelupe guneko DBH 4ko ikasleei spinin eta fitness klaseak eman dizkiete. DBHkoek forman daudela erakutsi dute. Bi guneen arteko lotura bikaina izan da! Mila esker parte hartzaile guztiei!
Read MoreGIKAIko ikasleek Mendi Bizikleta ikasgaiari hasiera eman diote
Udaberri giroa jada nabaritzen hasi gara, eta Lanbide Heziketako GIKAI (GIzarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza) zikloko ikasleek hasiera eman diote Mendi Bizikleta ikasgaiari. Eguraldi aldakorra izan dugun arren, gogoz eta ilusioz ekin diote ikasgai berriari. Momentuz lokatz artean, zikin baina oso gustura! Hemen argazkiak:
Read More