GIKAI heziketa ziklokoen eski irteera

Urtarrilaren 13tik 15era bitartean Gourette eski estazioan burutu dugu GIKAIkook aurtengo gure eski irteera. 48 ikasle eta 2 irakasle bilduta, eskiatzen ikasi eta jarduera honetaz gozatzeko aukera paregabea izan da. Eguraldia lagun, elurra hainbestean, esperientzia zoragarria partekatu ahal izan dugu guztion artean.

Talde lana, errespetua, konfiantzazko giroa eta elkarrekin gozamena izan dira irteerak izan dituen adjetibo nagusiak. Ikasleen jarrera ona azpimarratu nahiko genuke bereziki, eta hurrengo jardueratarako oinarri sendoak landu ditugula.

Aurtengo helburua beteta, guztiok gustora!

Eskerrik asko ikasleok, eman diguzuen laguntzagatik!

GIKAI heziketa zikloko irakasle taldea