Berriak
“GUREA DA” abestiaren bideoklipa ikusi al duzu?
Ikastola kanpoaldean, gurasook arratsalde asko pasatzen ditugu elkarrekin, eta batzuetan, proiektu politak sortzen dira. Arratsalde horietako baten Dibertsions-en hazia sortu zen, Aretxabaleta eta Eskoriatzako guraso, ikasle eta irakasle batzuk osatutako taldea. Hazi hartatik GUREA DA bideoklipa sortu da, ilusio eta goxotasun handiarekin eta pertsona zoragarri askoren laguntzarekin egindakoa. Zabaldu AMETSA lau haizetara!
Read MorePako Aristi eta Nerea Loiola idazleak Arimazubin
Ekainaren 10ean eta 11n, Nerea Loiola eta Pako Aristi idazleak gure ikastolara etorri ziren. Bisita honen helburua ikasleen artean literatura-zaletasuna sustatzea eta euskal idazleen obrak ezagutaraztea izan zen. Ekimenak hainbat jarduera interesgarri eskaini zituen. Nerea Loiolak eta Pako Aristik hitzaldiak eman zituzten. Jarduera hauen bidez, ikasleek literatura munduan murgiltzeko aukera paregabea izan zuten, idazleekin zuzenean…
Read More5.mailako ikasleek Non Gogoa, Han Txangoa PROIan antolatutako irteeraz gozatu dute
Almen, Santa Teresa eta Arimazubiko LH5.mailako ikasleek “Non Gogoa, Han Txangoa” PROIan antolatutako txangoa izan genuen pasa den astean. Ostegunean, hilak 13, Arimazubi eta Santa Teresako ikasleak Gamarrako igerilekuetan izan ginen. Almenekoak, berriz, ostiralean egin genuen egun pasa Gamarran. Bertan, igerilkuan freskatzeko aukeraz gain, ederto pasa genuen instalakuntza guztian zehar sakabanatuta dauden kirol eremu ezberdinetan.…
Read MoreArimazubin Euskararen Jaia ospatu dugu
Aurreko ikasturtean bezala, Ekainaren 7an Euskararen Jaia ospatu dugu Arimazubin. Jai hau, Euskara Batzordeko kideek ikasturte guztian zehar egindako lanaren fruitua da. Euskararekiko atxikimendua sendotzea eta gure hizkuntzarekin bizipen atsegin eta positiboak bizitzea helburu izanik, giro paregabean pasatu genuen ostiral arratsaldea. Herri kirolak, karaokea, marrazki tailerra, aurpegi margoketa, dantza txokoa, bingo musikatua eta oreka jolasak…
Read MoreSendabelarrak aztergai Xirristi Mirristi PROIaren baitan Santa Teresan
Santa Teresan 2.zikloko ikasleak Xirristi Mirristi PROI-a lantzen aritu gara, “Nola ezagutu sendabelarrak eta beraiek dituzten onurak?” galdera gidariari erantzuteko asmoz. Gure inguruan dauden sendabelarrak ezagutu eta hauen onurak zeintzuk diren jakiteko, gure gelako ikasle baten amama Arantxaren bisita jaso dugu. Arantxarekin, sendabelar ezberdinak ezagutu eta Aloe krema nola egiten den ikasi dugu. Arantxaren bisitaren…
Read MoreArimazubiko ikasleek Amerika Elkartearen poesia lehiaketan parte harte zuten
Arimazubiko bosgarren eta seigarren mailako ikasleek Aniztasunaren Astearen baitan Arrasateko Amerika Elkarteak antolatutako poesia lehiaketan parte harte zuten. Lehiaketako irabazleak 5.mailan Ane Urbina, Brandon Ramirez, Ane Aranegi eta Jon Uribarren izan ziren. 6.mailan, berriz, Naia Ruiz, June Mondragon, Markel Elorriaga eta Ametz Fernandez de Arroiabe. Zorionak guztiei!
Read MoreKultur Aniztasunaren astea ospatu dugu Ikastolan
Pasa den Maiatzaren 21ean, Kultur Aniztasunaren, Elkarrizketaren eta Garapenaren Nazioarteko eguna ospatu zen. Egun honen baitan, Ikastolako gune ezberdinetan ekintza ezberdinak eraman ditugu aurrera. Arimazubin, aste guztian zehar munduko herrialde ezberdinetako jolasak egin ditugu jolas orduetan. Asteari amaiera emateko, ostiral arratsaldean Kultur Aniztasunaren jaialdia ospatu genuen astean zehar probatutako jolas ezberdinekin gozatuz; Kolonbiako “Poncheadores”, Pakistaneko…
Read More4.mailako ikasleak Orion izan ginen
Maiatzaren 20 eta 21ean, Orioko Txurruka aterpetxean izan ginen Arimazubiko 4.mailako ikasleak. 1901.urtean azken balea bistaratu zuen herriak, esku zabalik hartu gintuen. Besteak beste, herria ezagutu, jolasak, gaubela giro goxoan eta Oria ibaiean ikasleak txoratzen utzi zituen ur ekintzak egin genituen bertan. Ederto ibili ginen aspertzeko tarterik gabe. Gainera, umeak arduratsu ibili ziren beraien otorduko…
Read MoreGaragunekoen bisita izan zuten LH1eko ikasleek
Arimazubiko LH1eko ikasleek Garaguneko erabiltzaileen bisita izan zuten pasa den ostegunean, hilak 23. Garaguneko lagunak bi ipuin kontatzera etorri ziren: “La tortuga Marian” eta “El elefante Mainu y la amistad”. Gazteleraz eta zeinuen hizkuntzan kontatu zituzten eta lehenengo mailako ikasleei izugarri gustatzeaz gain, oso gustora egon ziren beraiei entzuten eta antzezpenak ikusten. Trukean Arimazubikoek, danborrada…
Read More“Nor naiz ni, zu?” PROIa landu dute LH6ko ikasleek
Arimazubi guneko LH 6.mailakoek “NOR NAIZ NI, ZU?” PROIa landu dute. Proiektu honetan, emozioen inguruko lanketa ugari egin dituzte ikasleek. Helburua, sentitzen dituzten emozioak izendatzea zein identifikatzea izan da, eta ondorioz, norbere burua hobeto ezagutzea. Hilabetean zehar landutakoari amaiera emateko azken produktua maska baten sorkuntza izan da. Ostegun arratsaldean familientzako maskaren erakusketa egin zuten, eta…
Read More