GUNEAK
Zaldibar
Arrasate
Arrasateko tren geltoki zaharraren parean dago kokatuta Zaldibar gunea. Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza ematen da bertan.
Lanbide Heziketan esperientziadun eta egoera berrietara moldatzen dakien profesional taldea dugu. Pertsona erdigunean jarrita, bizitzako erronkei aurre egingo dieten eta gizartea eraldatuko duten profesionalak heztea da gure helburua. Horretarako bidelagun ditugu bailarako kooperatiba, enpresa eta erakundeak.
GUNEKO ARDURADUNA Aitor Guridi
Argazkiak
Zatoz gu ezagutzera!
Jarri gurekin harremanetan Arizmendi Ikastolako guneak ezagutzeko. Bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditugu familia, erakunde, enpresa, ikastetxe edo Ikastolentzat.
Lanbide Heziketa bisitatu nahi duzu?
Sukaldaritza
Sukaldaritza zikloan, sukaldeko trebetasunez harago doan prestakuntza eskaintzen dugu. Gure helburua ikasleak bizitza pertsonalerako zein profesionalerako gaitasun baliagarriez hornitzea da, esperientzia praktiko eta motibatzaile baten bidez.
Zergatik gurekin ikasi?
-
Talde aditua: Irakasle talde egonkorra, esperientziaduna eta proiektuarekin erabat motibatua daukagu.
-
ETHAZI eredua: Erronketan oinarritutako elkarlanerako ikaskuntza erabiltzen dugu. Ikaslea da bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista, betiere lan-munduko testuinguru errealetan murgilduta.
-
Emaitza ukigarriak: Oinarrizko Lanbide Heziketako (OLH) ikasleentzat ibilbide aberasgarria da; praktikoa izateaz gain, egindako lana unean bertan dastatu eta balioetsi daitekeelako.
Zikloak 2000 orduko iraupena du eta ondoko atalez dago osatuta:
- Tailerra: arlo praktikoa eta teorikoa.
- Formakuntza orokorra:
- Zientzia aplikatuak
- Komunikazioa eta Gizartea
- Garapen pertsonala: Tutoritza eta ekintza gehigarriak.
- Mundu profesionala: Lantokiko prestakuntza (enpresetan praktikak).
Etorkizuneko prestakuntzarako oinarri sendoa eta bide profesionalean hazteko aukera ematen dugu. Ikaslea arrakastaz titulatzen denean, honako hauek lortuko ditu:
-
Titulazio bikoitza: Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua ez ezik, DBHko graduatua ere eskuratuko du.
-
Aurrera egiteko aukera: Titulu hauekin, ikasleak zuzeneko bidea izango du:
-
Erdi Mailako ziklo batera jauzi egiteko.
-
Batxilergoa ikasten hasteko.
-
Eraikuntzen mantenua
Ziklo praktiko honetan, ikasleek etxebizitza baten oinarrizko konponketak eta mantenua egiten ikasten dute. Alor teknikotik harago, bizitza pertsonalerako zein profesionalerako funtsezkoak diren gaitasunak garatuko dituzte, betiere ikaslea prozesuaren erdigunean jarriz.
Zer ikasten da gurean?
-
Gaitasun teknikoak: Ikasleak lau zutabe nagusitan trebatzen dira: argi-indarra, iturgintza, arotzeria eta margoketa.
-
ETHAZI eredua: Talde profesional konprometitu baten eskutik, erronka errealen bidez ikasten dute, autonomoa eta talde-lana sustatuz.
-
Irteera profesionala: Zikloa amaitzean, ikaslea prest egongo da etxebizitzetan zein eraikin publiko edo pribatuetan mantenu-lanak autonomiaz egiteko.
Zikloa prestakuntza integrala bermatzen duten atalez osatuta dago egitura (2000 ordu):
- Tailerra: arlo teorikoa eta praktikoa.
- Formakuntza orokorra:
- Zientzia aplikatuak
- Komunikazioa eta Gizartea
- Garapen pertsonala: Tutoretza eta ekintza gehigarriak.
- Mundu profesionala: Lantokiko pretakuntza (enpresetan praktikak).
Eraikuntzen Mantenuaren ondoren zer?
Bide hau amaitzeak aukera berriak zabaltzen dizkio ikasleari:
-
Titulazio bikoitza: Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua eta DBHko graduatua lortzen dira aldi berean.
-
Etorkizuneko bideak: Titulu hauekin, ikasleak ateak zabalik izango ditu:
-
Erdi Mailako ziklo teknikoagoetan espezializatzeko.
-
Batxilergoari ekiteko.
-
Eskolatze Osagarriko programa
Eskolatze Osagarriko Programak salbuespenezko neurriak dira, eskolara egokitzeko zailtasunak dituzten edo gizarte-egoera berezietan dauden 14-15 urte bitarteko ikasleei erantzuna emateko aurreikusiak.
Programa honen helburua da ikasleei beren hazkunde pertsonalerako, ohiko sistemara berregokitzeko edo ondoren Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketetara sartzeko baliagarriagoak diren ikaskuntzak erraztea, DBHko oinarrizko gaitasunei uko egin gabe.
Eskolatze Osagarriko ikasleak jatorrizko ikastetxean jarraitzen du matrikulatuta, eta modu pertsonalizatuan adosten da ikastetxearekin ikasketak jardunaldi osoan edo partzialean egingo dituen gurekin eta baita ikasturteko jarraipena ere.
Edonola ere, programa honetan dugun esperientziari esker, curriculumaren arlo instrumentalak lehenetsiko dira, landutako gaiak beharraren arabera egokituz.
Ikastolako Orientazio Taldea osatzen dugun profesionalok ikasleei, familiei, irakasleei eta ikastolari orokorrean akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen diegu. Ikastola kooperatiba osatzen dugun guztiok ekitatez eta kalitatez bertako bizitzan presentziarako, parte-hartzeko eta lorpenak ahalbidetzeko aukerak bermatzen laguntzen dugu.
Ikasle bakoitzaren izatea kontutan hartuz eta ikuspegi inklusiboa oinarria izanik, esperientzia aberats eta askotarikoak bizitzeko testuinguruak antolatzen laguntzen dugu adina eta egitasmoaren arabera.
- Elektrizitateko tailerra.
- Aroztegiko tailerra
- Iturgintzako tailerra
- Sukaldea
- Gela arruntak
- Kanpo espazioak

Langabezian eta egoera zaurgarrian dauden pertsonak lan merkatuan txertatzea du helburu Debagoienako Lan-Sareak eta haren bitartez, proiektuko parte diren norbanako bakoitzaren egoera aztertu eta bakoitzaren beharretara egokitutako laneratze ibilbide integralak eskaintzen ditugu. Hala, Lanbide Heziketako hezkuntza zentroez gain, gizarte mailan lan egiten duten entitateak –Sartu, Daiteke, LHL Lanbide Heziketaren Lagunak Elkartea eta Kalexka– ere ari dira proiektuan lanean.