GUNEAK
Santa Teresa
Arrasate
Arrasateko Musakola auzoan kokatuta gaude. Ikastola auzoko parte izanik, auzokideekin hartu-emanean aritzea ezinbestekotzat ulertzen dugu hezkuntza komunitatea osatzeko. Lerro bakarreko gunea gara, haurrak haurren bidelagun dira eta familia bat osatzen dugu bertako ikasle, familia eta profesionalok.
GUNEKO ARDURADUNA Maite Otxandiano
Argazkiak
Santa Teresako Bizitza
Zatoz Ikastola ezagutzera!
Jarri gurekin harremanetan Arizmendi Ikastolako guneak ezagutzeko. Bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditugu familia, erakunde, enpresa, ikastetxe edo Ikastolentzat.
Arizmendi bisitatu nahi duzu?
Jantokia
Arizmendi ikastolan, menu orekatua eta barietatea eskaintzen da jangela zerbitzuan, gure ikasleen osasuna eta heziketan ardatz garrantzitsua baita elikadura osasuntsua izatea. Elikaduraz gain, garrantzia berezia ematen diogu bazkalordu atsegin bat izateari; horretarako, hezitzaile eta profesionalen gertutasuna eta konfiantza eta zaintzan oinarritzen gara.
Harrera gela
Eskolak hasi aurretik eta eskolak amaitu ondoren haurrak ikastolan egoteko aukera eskaintzen du zerbitzu honek. Harrera gelak umeen beharretara egokitutako eta hezitzaile batek bideratutako programazioa dauka. Bertan, elkarrekin jolasteko, sormenerako zein lasai eta konfiantzan goxo egoteko aukera izaten dute ikasleek.
Goizez: 07:30-09:00
Arratsaldez: 16:30-18:00
Hezkuntza ez-formala
Arizmendi Ikastolan, Hezkuntza Ez Formala proiektua Hezkuntza proiektuko ardatz bat da. Helburua, ikasleen bizipenak eta ezagutzak aberasten laguntzea izango da testuinguru desberdinetan, espazio anitzak erabiliz, ekintza desberdinak esperimentatzeko aukerak eskainiz eta bide batez gustuko gauzak identifikatuz.
Egutegiak
Egutegi eskolarra
Zaintza egutegia
Hizkuntza Indartzeko Programa
Logopedia
ERDU eta GURA egitasmoetan, eremu eskolarrean ikasleen logopedia beharrei erantzuteko saio askotarikoak eskaintzen ditugu talde txikietan, eskola orduetan eta Ikastolan bertan.
Arrasateko Logopedia Zentroa eta Aretxabaletako ESAN Logopedia Zentroekin elkarlanean antolatzen dira saioak. Ikasturtean zehar bi zentroetako espezialistak izaten ditugu Ikastolan beharra duten ikasleei tratamendua eskaintzeko. Premia izanez gero, uztailean ere izaten dute ikasleek zerbitzua jasotzeko aukera.
Lantzen diren zailtasunak honako hauek izan daitezke: hizkuntzaren atzerapenak, mintzaira atzerapenak, dislaliak (artikulazio zailtasunak), irakurketa-idazketa…
Oporretarako zaintza zerbitzua
Opor garaian –abuztuan izan ezik– familiei eskaintzen zaien zerbitzua da. Ludikotasuna, gune eta adinen arteko harremanak eta kanpo ekintzak ardatz, hezitzaile talde batekin batera egunean zehar ekintza ezberdinak egiten dira garai eta beharrak kontuan hartuz. Proposamen hauek ikasleekin batera adostuta eramaten dira aurrera.
ERDU HH 2tik 5era arteko ikasleentzat.
Arrasateko Olarte gunean.
GURA 1. mailatik 6. mailara arteko ikasleentzat.
Arrasateko Arimazubi gunean.
07:30etatik 18:00etara.
Ikastolako Orientazio Taldea osatzen dugun profesionalok ikasleei, familiei, irakasleei eta ikastolari orokorrean akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen diegu. Ikastola kooperatiba osatzen dugun guztiok ekitatez eta kalitatez bertako bizitzan presentziarako, parte-hartzeko eta lorpenak ahalbidetzeko aukerak bermatzen laguntzen dugu.
Ikasle bakoitzaren izatea kontutan hartuz eta ikuspegi inklusiboa oinarria izanik, esperientzia aberats eta askotarikoak bizitzeko testuinguruak antolatzen laguntzen dugu adina eta egitasmoaren arabera.