“Herri hezitzaile baterantz” egiteko hezkuntza diagnosia aurkeztu dugu, Arrasateko Udala, Herri Eskola eta Arrasate Institutuko kideekin batera
Atzo, martxoaren 10ean, Arrasateko Udaleko, Arrasateko Herri Eskolako eta Arrasate Institutuko ordezkariekin batera, Arizmendi Ikastolako Mireia Muruamendiaraz eta Illart Azkarate Zuzendari Nagusiek “Herri hezitzaile baterantz” hezkuntza diagnostikoa aurkeztu zuten Arrasateko Kulturateko aretoan.
Hezkuntza formal eta ez formalaren eremuko diagnosi honetan herriko hezkuntza eremuaren osasuna behatu, aztertu, eztabaidatu eta arakatzeaz gain, elkarrekin irtenbideak, ekintza bateratuak, elkarrekintzarako proposamenak eta aurrera begira egiteko modu berriak partekatu eta adostu ditugu elkarlanean. Eta diagnosiak batutako datu guztien azterketa lan sakon bat egin ondoren, ondorio eta erronken identifikazio partekatu bat egin genuen atzo. Hezkuntzak egun dituen erronka, hutsune eta beharrak zehazteko eta zutabe garrantzitsuenak identifikatzeko, askotariko alorrek baldintzatzen badute ere, hiru dira adostasunez erdigunean jarri diren arloak: euskara, inklusioa eta bizikidetza eta herri kohesioa.
Arrasateko Hezkuntza-diagnostikoaren dokumentu osoa, hemen.
Jarraian Goiena.eus-en argitaratutako albistea.