
Uribarriko 5 urtekoak Kulturolan egon dira erraldoiak eta buruhandiak ezagutzen
Udaberriko oporren aurretik, Uribarriko 5 urteko haurrek irteera berezi bat egin zuten Kulturolara. Umeek aukera aparta izan zuten erraldoi eta buruhandien mundura hurbiltzeko, gure herri-kulturan hain garrantzitsuak diren irudi tradizional horiek bertatik bertara ezagutzeko eta haietaz gozatzeko. Haurrak liluratuta geratu ziren erraldoien tamainarekin eta buruhandien kolore biziekin.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Gorka eta Ibairi, beraien laguntza eta dedikazioari esker esperientzia hau posible egin baitzuten.
Halako ekintzek aukera paregabea eskaintzen dute haurrek beren inguruko kultura eta tradizioak modu bizigarrian eta esperientziaz beterik ikas ditzaten, euren nortasuna aberastuz eta herriaren historiaren parte sentiaraziz.