GUNEAK
Uribarri
Arrasate
Arrasateko Uribarri auzoan kokatuta gaude. Uribarri gunean haur bakoitza, pertsona bezala ikusten dugu, gaitasun, zailtasun, ilusio, beldur eta ametsez beteriko altxor bat bezala. Haurra erdigunean jartzen dugu, bere ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatuz.
GUNEKO ARDURADUNA Amaia Arrieta
Argazkiak
Zatoz Ikastola ezagutzera!
Jarri gurekin harremanetan Arizmendi Ikastolako guneak ezagutzeko. Bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditugu familia, erakunde, enpresa, ikastetxe edo Ikastolentzat.
Arizmendi bisitatu nahi duzu?
Jantokia
Arizmendi ikastolan, menu orekatua eta barietatea eskaintzen da jangela zerbitzuan, gure ikasleen osasuna eta heziketan ardatz garrantzitsua baita elikadura osasuntsua izatea. Elikaduraz gain, garrantzia berezia ematen diogu bazkalordu atsegin bat izateari; horretarako, hezitzaile eta profesionalen gertutasuna eta konfiantza eta zaintzan oinarritzen gara.
Egutegiak
Egutegi eskolarra
Egutegi laborala
Hezkuntza ez-formala
Arizmendi Ikastolan, Hezkuntza Ez Formala proiektua Hezkuntza proiektuko ardatz bat da. Helburua, ikasleen bizipenak eta ezagutzak aberasten laguntzea izango da testuinguru desberdinetan, espazio anitzak erabiliz, ekintza desberdinak esperimentatzeko aukerak eskainiz eta bide batez gustuko gauzak identifikatuz.
Logopedia
ERDU eta GURA egitasmoetan, eremu eskolarrean ikasleen logopedia beharrei erantzuteko saio askotarikoak eskaintzen ditugu talde txikietan, eskola orduetan eta Ikastolan bertan.
Arrasateko Logopedia Zentroa eta Aretxabaletako ESAN Logopedia Zentroekin elkarlanean antolatzen dira saioak. Ikasturtean zehar bi zentroetako espezialistak izaten ditugu Ikastolan beharra duten ikasleei tratamendua eskaintzeko. Premia izanez gero, uztailean ere izaten dute ikasleek zerbitzua jasotzeko aukera.
Lantzen diren zailtasunak honako hauek izan daitezke: hizkuntzaren atzerapenak, mintzaira atzerapenak, dislaliak (artikulazio zailtasunak), irakurketa-idazketa…
Ikastolako Orientazio Taldea osatzen dugun profesionalok ikasleei, familiei, irakasleei eta ikastolari orokorrean akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen diegu. Ikastola kooperatiba osatzen dugun guztiok ekitatez eta kalitatez bertako bizitzan presentziarako, parte-hartzeko eta lorpenak ahalbidetzeko aukerak bermatzen laguntzen dugu.
Ikasle bakoitzaren izatea kontutan hartuz eta ikuspegi inklusiboa oinarria izanik, esperientzia aberats eta askotarikoak bizitzeko testuinguruak antolatzen laguntzen dugu adina eta egitasmoaren arabera.