Mexikoko Mondragon Unibertsitateko ordezkariak gurean

Joan zen astean MU Mexikoko ordezkarien bisita izan genuen Ikastolan. Gazteluondo gunea ezagutu zuten, eta ikasleak PROIa lantzen ari zirela, hauen azalpenak entzun zituzten. Egonaldiarekin bukatzeko, gure Ikastolako ikaskuntza proiektuaren inguruko azalpena jaso zuten.

Gonbidatuen artean, MU Mexikoko errektorea eta Queretaroko hezkuntza idazkaria egon ziren.