
Kanpo espazioa eraberritzeko auzolana egin dute Uribarrin
Joan den ostiralean Uribarri guneko kanpo espazioa eraberritzeko lehenengo auzolana egin zuten gunean.
Familiak eta profesionalak elkarrekin aritu ziren gogor lanean eta giro ederrean. Eraberritzearen bigarren fasea berriz, datorren ikasturtearen hasieran egingo dute.
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei! Plazer bat izan da! Denon artean egiten dugu ikastola!!!