Hezkuntza ez-formalean ere, ikasturtea aurrera doa!
Hezkuntza Ez Formaleko GURA eta BATU etapen jardueren lehenengo hilabetea bukatzear dugu jada eta gure ikasleak topera ari dira.
Honekin batera, HHko lehenengo tailerrak bukatu direla aipatu behar dugu. Gure Uribarri guneko patinatzaileak primeran pasa dute aurreko hilabetea. Gure txikienekin jarraituta, aste honetan, HHko bigarren tailerren izen ematea itxi dugu. Beraz, datorren astean jarduerekin hasiko gara.
Horretaz gain, urtero bezala neguko kontuekin gatoz. Datorren astean zehar, eski irteeretako zirkularrak jasoko dituzue BATU eta IZEN etapeetako gurasoek (DBH 1- BATXI 2). Eski irteerak Zirimolako lagunekin egingo ditugu aurten ere (Ikastolen Elkartea).
Bukatzeko, gure Batxilergo 1. mailako ikasleentzako Monitore Eskolaren aurkezpenekin hasiko gara datorren astean.
Gogotsu jarrai dezagun ikasturtea!