Ikastolen Elkarteko Telegram eta Whatsapp kanalak martxan!

Pasa den ostiraletik, Ikastolen Elkarteko WhatsApp eta Telegram kanal ofizialak martxan daude. Kanal hauen helburua gizarteari, ikastola mugimenduari, gure komunitateari, informazioa modu azkar eta eraginkorrean helaraztea da.

? WhatsApp kanalera sartzeko estekahttps://whatsapp.com/channel/0029VbAdotHCRs1rAcn9D831

?Telegram kanalera sartzeko estekahttps://t.me/ikastolak

Bi kanal horiek gure ohiko euskarriekin batera komunikazio-bide nagusi bihurtuko dira.

Bestalde, joan zen astean ere, X (lehen Twitter) sare soziala alde batera uztearen erabakia publiko egin zuen Ikastolen Elkarteak, aldaketa horren inguruko arrazoiak prentsa ohar honetan azalduz. Arizmendi Ikastolak ere, EHIren erabaki honekin bat egin du, X-en genuen profila ezabatuz.