GUNEAK
Gaztelupe
Arrasate
Arrasateko alde zaharrean kokatzen den gunea da. Arizmendi Ikastolak gune honetan IZEN egitasmoaren barruan dauden Bigarren Hezkuntzako 3. maila eta 4. maila ditu eta Batxilergoko 1. maila eta 2. maila. Etapa honetan ikaslea erdigunean jarriz, etapak dituen zailtasunak, aukera eta onura bihurtzeko laguntza eskaintzen diegu. Gainera, profesionalak, garapen pertsonalean eta etorkizuneko ikasketen bidelagunak gara, ikasle eta familiei akonpainamendua eskainiz. Gunean, herriko talde, eragile eta enpresa ezberdinen elkarlana bilatzen dugu, bai hezkuntza formalean eta baita beraien aisialdiko aukeretan ere eskaintza osatzeko.
GUNEKO ARDURADUNA Mikel Egiguren Imaz
Argazkiak
Gaztelupeko Bizitza
Zatoz Ikastola ezagutzera!
Jarri gurekin harremanetan Arizmendi Ikastolako guneak ezagutzeko. Bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditugu familia, erakunde, enpresa, ikastetxe edo Ikastolentzat.
Arizmendi bisitatu nahi duzu?
Ibilbide anitzak
Hezkuntza Premia Bereziko ikasleei zuzenduta dago, aniztasun funtzionala duten ikasleendako hain zuzen. Ikastola eta lan munduaren arteko zubia da ZIG. Hezkuntza ez-arautuari dagokion ikaskuntza bat da, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan du bere leku propioa.
HELBURUAK
- Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak garatzea.
- Bizitzarako beharrezkoak diren trebetasun sozialak garatzea.
- Lan mundurako prestakuntza izatea.
- Autonomia pertsonala garatzea.
- Zoriontsu izatea.
ANTOLAKETA
16-20 urte bitartean lau urteko ibilbidea eskaintzen die ikasleei, eskualdeko beharrei erantzunez. Bi zikloetan banatzen da:
- 1. zikloa: 16-18 urte bitartean
- 2. zikloa: 18-20 urte bitartean
Egutegiak
Egutegi eskolarra
Hezkuntza ez-formala
Arizmendi Ikastolan, Hezkuntza Ez Formala proiektua Hezkuntza proiektuko ardatz bat da. Helburua, ikasleen bizipenak eta ezagutzak aberasten laguntzea izango da testuinguru desberdinetan, espazio anitzak erabiliz, ekintza desberdinak esperimentatzeko aukerak eskainiz eta bide batez gustuko gauzak identifikatuz.
Jantokia
Arizmendi ikastolan, menu orekatua eta barietatea eskaintzen da jangela zerbitzuan, gure ikasleen osasuna eta heziketan ardatz garrantzitsua baita elikadura osasuntsua izatea. Elikaduraz gain, garrantzia berezia ematen diogu bazkalordu atsegin bat izateari; horretarako, hezitzaile eta profesionalen gertutasuna eta konfiantza eta zaintzan oinarritzen gara.
Hizkuntza Indartzeko Programa
Ikastolara heltzen diren ikasle berriei euskara hizkuntzaren jabetze prozesuan babesa eman eta baliabideak eskeintzen dizkiegu, hezkuntza sisteman zein gizartean egokitasunez murgiltzeko.
Ikastolako Orientazio Taldea osatzen dugun profesionalok ikasleei, familiei, irakasleei eta ikastolari orokorrean akonpainamendua eta aholkularitza eskaintzen diegu. Ikastola kooperatiba osatzen dugun guztiok ekitatez eta kalitatez bertako bizitzan presentziarako, parte-hartzeko eta lorpenak ahalbidetzeko aukerak bermatzen laguntzen dugu.
Ikasle bakoitzaren izatea kontutan hartuz eta ikuspegi inklusiboa oinarria izanik, esperientzia aberats eta askotarikoak bizitzeko testuinguruak antolatzen laguntzen dugu adina eta egitasmoaren arabera.