Ferixalekuko Lanbide Heziketakoak jasangarritasuna lantzeko TEAMIT+ programan

Erdi mailako heziketa zikloko ikasleak jasangarritasuna lantzen duen TEAMIT+ ekimenean parte hartzen ari dira. Programa hau hiru fasetan banatuta dago, eta joan zen astean Iruñean egin zen lehenengoan izan ziren. Bertan jasangarritasuna nahiz ingelesa lantzeko aukera izan zuten ikasleek.

Ostegun eta ostiralean bigarren fasea izango da Iparraldeko Bidarten, eta Ferixalekuko ikasle batzuek ere parte hartuko dute bertan. Fase honetan ezinbestekoa izango da ingelesez aritzea, baita adin nagusikoa izatea ere.

Azkenik, hirugarren fasean, aurreko fasetik hautatutako ikasle batzuek aukera izango dute Grezian eta Bidarten egingo diren ekimenetan parte hartzeko. Bertan, Frantzia, Finlandia, Grezia eta Espainiatik etorriko diren ikasleekin elkarlanean arituko dira, eta proposamen jasangarriak aurkeztuko dizkiete inbertitzaile garrantzitsu batzuei.

Mila esker TEAMIT+ taldeari, proposamena luzatzeagatik!