Ekintza piloa martxan hezkuntza ez-formalean!
Pasaden astean aipatu genuen bezala, gure txikien tailerrak aurrera doaz. Aste honetan, HHko 2. tailer multzoari hasiera eman diogu. Olarte gunean abesbatzako 2 talde atera dira eta Santa Teresan euskal dantzetako beste bi.
Eski denboraldiari dagokionez, aste honetan martxan jarriko ditugu izen-emateak. Asteazken honetatik aurrera zabalik egongo da, beraz animatu zaitezte! Gogoratu BATU eta IZEN etapeetako ikasleentzako irteerak direla (DBH 1- BATXI 2).
Monitore Eskolako ikasturte berria ostiralean hasiko dugu Gaztelupe gunean. Batxilergoko 1. mailako ikasleak bertan izango dute aurkezpen orokorra. Almeneko kasuan, aldiz, azaroaren 22an izango dute aurkezpena.