DBH1 eta DBH2ko ikasleak BIZIn murgilduta egon gara
Gazteluondoko DBHko ikasleak BIZIn murgilduta egon gara. IEM honen helburua egunerokotasuneko errutinatik irten eta eten bat egitea da, intentsitate kognitiboa jeitsi eta indarrak hartzeko. DBH1en «Ni-Gu-Haiek» izeneko BIZI egunak izan ditugu. BIZI honen helburua ikasleek zaintza modu hurbil eta sakon batean lantzea izan da. Azkartasuna lehentasuna den gizarte honetan, geldiune bat egitearen zein gure bizitzan eta inguratzen gaitzuten pertsonak balorean jartzearen garrantziaz jabetzea beharrezkoa dela gogoratzeko baliagarriak izan dira egun hauek.
DBH2n berriz, Aniztasuna eta inguruko eragileak izenekoa BIZI egunak izan ditugu. Helburua honakoa izan da: Arizmendi Ikastolako anistazunaren markoan definitutako Aniztasunaren kontzeptua barneratzea, inklusioaren garrantziaz sentsibilizatzea, errespetuan, tolerantzian, lankidetzan eta elkartasunean oinarritutako hezkuntza sustatuz. Aniztasunari erantzuna emateko ikastola mailako eta herri mailako “zerbitzu” edo eragileak ezagutzeko aukera izan dugu.
DBH2ko irudiak:
DBH1eko irudiak: